OPORRAK GOZATZEKO, BAINA EZ BETI!

Asko gara oporretan egon garenok; orain, hurrengoak noiz etorriko zain egon behar, udara arte, alegia.

Izenburuak dioen bezala, oporren helburua ondo pasatzea da; oporretan joaten garenean, ondo pasatu nahi izaten dugu, egunerokotik deskonektatu, eguzkia hartu, paseatu, edo juergak egin. Norberak ikusten du zer, adinaren arabera ere izaten da aldea.

Dena dela, sarritan izaten dira ezustekoak ere, inoiz oporrak hondatzeko bestekoak gainera. Horrelakorik pasatu bazaizu, eta kontatu nahi baduzu edota aholkuren bat eman nahi badiguzu, hemen duzu aukera.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

12 erantzun OPORRAK GOZATZEKO, BAINA EZ BETI!-ri

  1. egilea: Ene

    Oporretako gaiztoena izan da herrian ez gelditzea inortxo. Eta horrela ez dago girorik. Hori da txarrena eta nola ez den oso txarra ba pozik.

  2. egilea: juan luis (lehenengo urratsa)

    Ni Cuellara joan naiz Segovian dago, nire familiarekin egon naiz. Naiararekin, nire alaba, nire emaztea Sararekin, beno familiarekin orokerrean. Hamar egun egon gara eta oso lasai gaude beno, Naiara ez, katuak txupetea kendu dio. Cuellarrekoa Prozesioa ikusi dugu eta eguraldi ona dago baina egun batean euria egin du. Ohera hamabietan oheratu naiz eta bederatzietan jaiki naiz gutxigorabera, eta oporretara gure autoan joan gara.

  3. egilea: Alicia (lehenengo urratsa)

    Salamancara joan naiz Aste Santuan.
    Semearekin, senarrarekin eta familiarekin.
    zazpi egun gutxi gorabehera egon naiz.
    jan eta lo, betikoa, besterik ez dut egin.
    eguraldi ona eta euria gutxi egin du.
    bateratzi eta erdietan jaiki naiz eta hamabietan gutxi gorabehera oheratu. autoan joan naiz.

  4. egilea: PI

    Ni espazioan izan naiz. Asmoa:lagun bat aurkitzea, kontu batekin hark niri laguntzeko. Zoritxarrez ez nuen aurkitu. Izen bat eraman nuen paperean idatzita; kontaktua, alegia. Hark, ordea, esan zidan alde egin zuela. Hura ere oporretara, seguru!
    Hori jakinda, hiria ezagutzera joan nintzen. Basilio, Iban, Manolo eta beste hainbat lagunekin berriketan ere aritu nintzen. Hori bai, hura zen beroa!

  5. egilea: Pili

    Joan zen urteko udan lagun baten gurasoek esan ziguten “Conil de la Frontera” oso polita zela eta pisuak alokatzen zituen emakumearen telefonoa eman ziguten, oso etxe politak eta merkeak zituela esanez.
    Lau lagun hurbildu ginen hara, eta ia 10 orduko bidaia egin eta gero etxe hartara abiatu ginen.
    Kanpotik pisu berriak ziruditen, baina barruan ikusi genuen pisuen egoera txarra. Pisu batetik bi egin zituzten, eta alokatu genuena kutxitril bat zen, gainera diskotekaz beteta dagoen kalean kokatuta zegoen, ezin genuen lo egin!
    Carmen deitzen da pisua alokatu zigun emakumea, ez ezazue berarekin traturik egin, zuen onerako den aholkua da.

  6. egilea: encar

    Ni orain dela lau urte arte,beti urte guztietan lagun batekin oporretan joaten nintzen.Elkarrekin joan ginen lehenengo aldiz,orain dela 12urte.Nik ez nuen lagunik oporretara joateko eta berak arazo bera zuen eta kalean topo egin genuenean oporren gaia atera zen eta modu honetan konpondu genuen gaia.Urte horretan Gandiara joan ginen autoz.Heldu ginenean apartamentu batera joan ginen,apartamentu hori hondartza parean zegoen.Gandian urte horretan martxa haundia zegoen.Niretzat oporra hauek onenak izan ziren.

  7. egilea: Edurne

    Oporrak edukitzea oso ona eta beharrezkoa da, ondo edo gustora eramateko urtea, baita lanerako ere, horregatik gustatzen zait oporrak zatika hartzea (hiru zatitan gutxienez). Aurten adibidez, hiru zatitan hartuko ditut oporrak: Aste Santuetan, uztailean eta azkenak irailean. Eta diru asko edukiz gero kanpora joango nintzateke oporretan, baina zoritxarrez hiru zati horietatik behin edo bitan joango naiz hortik zehar, uztailean EBetara joango naiz nire alabarekin eta irailean Mediterraneo aldera.

  8. egilea: David

    Orain dela hiru urte apirilaren 10ean,kotxe istripu bat eduki genuen Arrasaten eta egun gutxi falta zen Aste Santuetarako oporrak izateko eta dena prestatuta geneukan,baina istripuaren ondorioz kotxea oso gaizki geratu zen(konponketa handiak behar izan zituen).Guk ez genuen oporrik gabe geratu nahi eta ahalegin guztiak egin genituen.Kontzesionarioak auto bat(oso erosoa zen) utzi zigun oporretara joateko eta bidai egunean gurasoak,anaia eta ni oso pozik gindoazen gure herrirako bidean.Burgosen karabana ez hartzeagatik,hiri erdialdetik sartu ginen,baina han karabana handiagoa zegoen eta bat-batean konturatu ginen gurpil bat zulatuta zegoela eta aldatu egin genuen.Ondoren,aurrerago jarraitu genuen eta handik gutxira kotxea ez aurrera ez atzera gelditu zitzaigun.Ordu pare bat pasa ondoren garabia etorri zen kotxea eraman zuen eta gu taxi batean Arrasatera bueltatu ginen,baina ez genuen amore eman eta afaldu genuen osabaren etxean eta afaldu ondoren,beraien kotxearekin berriz herrirantz abiatu ginen,baina edozein lekutan paradatxo txikiak eginez logure ginelako.Azkenik bidaiak ia egun bat iraun zuen(arratsaldeko 4,30etik,hurrengo eguneko goizeko 11,00k arte).

  9. egilea: kris

    Orain dela urte asko Gandiara joatea pentsatu genuen.Hara ailegatu,eta hasi ziren arazoak.
    Kaleak urez beteta zeuden belaunetaraino,etxea argi indar gabe eta ezin genuen ezer egin. Gau osoa lo egin barik egon ginen,nola ari zen ura igotzen ikusten,eta geure autoa uretan,itsasontsiak moduan. Baina beno, azkenean susto besterik ez zen izan.
    Horrela hiru egun pasatu genuen eta azkenean Valentziara joatea erabaki genuen.

  10. egilea: maeva

    Aste Santu honetan Lanzarotera joan gara.Lehenengo Loiura joan ginen hegazkina hartzera eta bi ordu eta erdian Lanzarotera heldu ginen.
    Han oso lasai egon ginen.egunero hondartzara joaten ginen eguzkia hartzera,eta gauean diskotekara joaten ginen goizalde arte.
    Azken egunean erosketak egin genituen gure familiarentzat eta argazki asko atera genituen.

  11. egilea: jojo

    Oholku bat oporretarako joateko:
    maleta txikia erosi behar duzu,pisu gutxi eramateko,oinarrizko gauzak bakarrik.Pisu gutxirekin leku askotara joan zaitezke oinez.
    Oihanera joaten bazara,ez ezazu ahaztu labana handi bat eramatea.
    Zuek joan zaitezkete nahi duzuen lekura,gu hondartzara joango gara eta arropaz betetako maleta handiarekin.

  12. egilea: jijo

    Oporrak ondo pasatzeko beharrezkoa den bakarra humorea da! hau badaukazu etxean mendian Japonen edo Nizan ere ondo ibiliko zara! Gora humorea eta gora zuek!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude