MINTZA EGUNA

Euskal Herriko berbalagun, mintzakide, mintzalagun, solaskide guztiak biltzeko jaia antolatu du Topaguneak ekainaren 3rako, Iruñerrian (Nafarroan). Mintza Egunak mintzapraktika mugimenduaren tamaina ezagutzera emateaz gain, ikasturteari bukaera goxoa ere eskainiko dio.

Iaz 1200dik gora lagun aritu ziren Mintzapraktika programetan, 22 herritan. Guztiok egun batean elkartu, elkar ezagutu eta ongi pasatzeko antolatu da Mintza Eguna. Hauxe da eguneko egitaraua:

11:30 Gaztelu Plazan, Euskal Herriko mintzakide guztiei harrera.
12:00 Ttipi-Ttapa, Atarrabiarantz.
13:30 Bermuta, Txantreako Euskaldunon Biltoki Euskara Elkartearen egoitzan.
14:15 Bazkaria Paz de Ziganda ikastolan.
16:00 Sari banaketa.
16:15 Kantaldi-dantzaldia Berriketan taldearekin.

Arrasateko Zahar Berriko lagunekin etorri nahi duenak dei dezala AEDra, egun on bat igaro eta jendea ezagutzeko aukera polita da, animo!!

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , . Gorde lotura.

Erantzun bat MINTZA EGUNA bidalketan

  1. egilea: zaharberri

    Izen emateko azken eguna Osteguna izango da!
    Animo eta ea autobus bat antolatzeko jendea biltzen dugun!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude