Berbetan zahar berriko aldizkarian, betiko atalak aurkituko dituzte euskaltegiko ikasleek, eta nola ez “ezetz asmau” lehiaketak ere jarraituko du ikasturte honetan. Sariak egon badaude eta galdera eta proposamenak sobran dauzkagu, beraz, parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.
Opor osteko lehen Ezetz asmau honetan, berriro ere opor garaira begiratzea eskatuko dizuegu, eta gomendio bat egitea. Hau da, pasa diren opor egun hauetan ikusi duzuen zerbait, edo gomendagarria iruditzen zaizuen hotel, jatetxe, nekazal turismo edo dena delakoa gomendatzea. Argazkiren bat gehitzen badiozue askoz hobeto!
“LOS PALACIOS” APARTA-HOTELA
Hotel hau, Artieda herrian dago, Nafarroan. Oso egokia da atseden egunetarako eta familiarekin joateko: hala aiton-amonekin nola seme-alabekin joan zaitezkete.
Bere instalazioak alde batetik dauka sauna, hidroterapia, jakuzzi bainua, eta bestetik, gimnasioa eta joku-gela.
Kanpoan 2 igerileku daude, bata handia eta bestea txikia.
Beste aukera bat zaldiz ibiltzea da monitore batekin: ordubetean inguruan ibiltzen zara, zelaian, ibai ondoan…
Artieda herria oso txikia da, baina hurbil daude “Sos del Rey Católico” eta “La Foz de Lumbier” eta oso interesgarriak dira bisitatzeko.
Informazio gehiago nahi baduzue interneten badituzue argazkiak. Espero dut zuei ere gustatzea.
Andra Mari ermita
Aramaion dago. Herritik kanpo dagoen ermita bat da. Arragako bidea hartu eta kilometro batera Aramaiotik.
Sua egiteko prestatuta dago. Bost mahai daude eta esertzeko lekuak ere bai. Jateko prestatuta dago. Bi komun daude eta iturri bat.
Oso leku polita da eta lasai-lasaia bai nagusientzat bai txikientzat. Umeentzako kolunpioak daude.
1-)
GURE GOMENDIOA “Donejakue bidea” kostaldetik egitea da. Gure proposamena Irunetik hastea da, denbora soberan izanez gero oinez egitea errazagoa da; bestela, bizikletaz ere egin daiteke. Bizikletaren aukera hartuz gero, kontuan izan bizikletan ibiltzen ohituta egotea oso gomendagarria dela, mendiko aldapak oso gogorrak dira eta. Leku polit eta interesgarri asko aurkituko dituzue bidean zehar. Adibide moduan aipatuko ditugu Jaizkibel eta Ulia inguruan, Arnoko mendigunea kalbario ermitarekin, Zenarruza eta Mendata herritxoak.
Bidea oinez eginez gero, gutxi gorabehera 25 egun beharko dituzue, bizikletan berriz 10 egunetan egitea posible da.
Lo egiteko arazorik ez dago, bidea herrietatik pasatzen delako. Gainera aterpetxeak ere badaude bidean zehar asko ez badira ere.
Dudarik gabe, ahaztuko ez duzuen esperientzia izango da.
Aparthotel Acuazul (Peñiskola)
Hotel hau itsaso parean dago.Piszina ere badago. Umeekin familiarentzatko oso egokia da. Janari oso ona da. Umeendako jarduerak daude. Handia da baina oso etxeko giroa da. Denbora beti oso ona da. Herriraino pasealekua oso polita dago eta herrian gaztelu bat dago eta txoko batzuk oso politak daude
Nik gomendatuko dut toki bat oso polita, Garaioko pantanotik gertu; herria deitzen da Ozaeta eta hemen nekazari etxe bat dago giroa, oso oso etxekoa da, oso gela handiak dauka eta sukaldea erabili daiteke; Gevarako gaztelua ere gertu dago, mendi txiki baten gainean. Nabarmendtzekoa giroa da, oso etxekoa.
Pedraza, herri txikitxo bat da. Oso baketzua eta oso rurala. Herri barrutik ezin da kotxearekin ibili, kotxeak parkin batean uzten dira. Herrian sartzeko egurrezko ate handi bat dago eta gauero isten da. Etxe danak arri eta egurrezkoak dira. Tokia oso lasaia da Segoviatik hogeitamar kilometrotara dagio. Uztailan lehengo eta bigarrengo zapatuan, kandelaren jaiak ospatzen dira. Hirurehun eta berrogehitahamar mila kandela herrian pizten dira eta kontzertuak egoten dira. Pedraza, gaztelu eta gartzela ezagutu behar dira. Zaldian , Bizikletan , motorraz edo oinez ibiltzeko inguruak dauka, gainera oso onak dira aldapak ez dituelako.
Jateko, leku aproposa da. Normalean jateko denetik daukagu, baina tipikoena egurrezko labean egindako txerrikume eta arkumea dira.
Asteburua pasatzeko haize eta bake apur bat artzeko leku zoragarria da.
Nik proposatzen dut Donostian orain dela gutxi zabaldu duten japoniar jatetxe batera joatea. Nik inoiz ez nuen probatu “shushia” eta asko gustatu zitzaidan. Gainera giroa atsegina da. Jatetxean japniar eta vietnamitar janaria emoten dute. “Paseo Nuevo” hasi baino lehen dago. Tsi-thas da bere izena.
Espero dut zuei gustatzea.
Gaur egun komunikatzeko bide ezberdinak erabili ditzakegu, keinuak, idatziak… Hala ere erabilienak hizkuntzak dira: Gaztelania, Ingelesa, euskara…
Aurreko paragrafoan aipatutako hizkuntzak, ikastoletan ikasteko aukera daukagu, eta hori gutxi balitz, ikastoletatik at ere, nor ez da ibili ingelesa ikasten noizbait?
Ukaezina da, ingelesa hizkuntza garrantzitsua dela. Euskal Herrian adibidez, ez da zaila ingelesa dakien norbait aurkitzea. Ia gaztelania bezain beste hitzegiten dela estera ausartuko nintzateke. Honekin esan nahi dudana, haurrak ikastolan ingelesa ikasten dutela, ikastolaz kanpo ere ingelesean jarduten dutela…etorkizunerako onuragarria izango baita(gurasoek…diotenez). Eta hori ez da guztia, gurasoek ere ingelesa ikasten dute, haurrei beraien ingeleseko etxekolanekin lagundu ahal izateko, edo ingelesa ikasten dute fabrikan eskatzen dietelako, edo jakin min soilagatik…
Esan beharra daukat, nire intentzioa ez dela ingelesarekin sartzea, hau da, ingelesaren inguruan gaixki esaka ibiltzea. Baina ez al da penagarria euskal Herrian egonda, eta bertako hizkuntza EUSKARA izanik, garrantzi gehiago ematea ingelesari adibidez, geure hizkuntzari baino? Ez al da garrantzitsua ingeleseko ingeleseko etxeko lanekin laguntzeaz gain , uuskarazko etxekolanekin etxekolanekin ere laguntzea?
Nire proposamena da, beste hizkuntza bat ikasten hasi aurretik, GEUREA ONGI IKAS DEZAGULA. Baditugu horretarako lekuak eta. Besteak beste, euskaltegiak.