Ostegun honetan, Euskaltegiko ekintza izan dugu AEDko txokoan, egin genuen azken ekintzan Pintxo lehiaketa izan genuen, oraingoan aldiz, ipuin kontalaria izan dugu. Olatz Pagaldai eskoriatzar aktoreak “Hitzen Jaiotza” izeneko emankizuna eskaini digu. Aek eta Udal Euskaltegiko ikasle eta irakasleak etorri ziren. Hilero moduan ordubetez koaderno eta gramatiketatik ihes egin beta hizkuntzaren erabileran murgiltzeko, kasu honetan ipuinen munduan murgiltzeko.
Gogoratu nahi dugu, Zahar Berri egitasmoaren oinarria Berba Lagun proiektua dela, astean zehar euskaldun berriei hitz egiteko norbait eskaintzea da gure lana, hau da, euskaltegian ikasitakoa eguneroko bizitzan erabil daitekeela erakutsi eta frogatuko dion norbait.
Honetarako euskaldun zaharron laguntza eskatzen dugu, astean behin ordubetez kafe bat hartuaz edo pasioan edo zuek nahi duzuena egiten. Eskatzen duguna pazientzia eta laguntza da eskaintzen duguna euskarari zuzenean laguntzeko aukera, euskaldun berriei bultzada emateko aukera eta jendea ezagutzeko parada bikaina.
Izena emateko edo informazio gehiagorakop deitu 943771228ra edo egin klik hemen