Korrika kulturala (gu ta gutarrak)

Badator Korrika , eta berarekin batera korrika kulturala. Igande honetan Kontuan hartzeko egitaraua dago antolatua:

KORRIKA  KULTURALA

ARRASATEN

MARTXOAREN 4an

(Sebero edo Biteri plazan)

 Eguerdiko 12,30etan

 KORRIKAREN ABESTIA ETA BIDEOA UME ETA NAGUSIENDAKO TALLERRAK

Aldarrikapena, aurpegi margoketa, marrazkiak…(Txatxilipurdiren eskutik)

ARROPA, KORRIKA LAGUNTZAILE, PETOAK…

TALPOSTUA   (Ekin emakumeak ipinita)

Arratsaldeko 5etan

KORRIKAREN ABESTIA ETA BIDEOA

KALE ANTZERKIA:  “MISS HELDU”

Arratsaldeko 7,30etan, Amaia antzokian

BERTSO ETA MUSIKA EKITALDIA:

GU TA GUTARRAK”

Guk arratsaldeko 7:30etan Amaia antzokian egongo den “Gu Ta Gutarrak” emanaldia nabarmenduko dugu:  

Josu Zabala (Hertzainak) musikaria eta Igor Elortza eta Unai Iturriaga bertsolarien arteko elkarlana ez da oraingo emankizun honekin hasitakoa. 1994. urtean, Hertzainak-en ibilbide musikala bukatu eta gutxira hasi ziren musikariaren eta bertsolarien arteko harremanak. Bertsoaren eta musikaren uztartze hartatik sortu zen 7 Eskale proiektua, bere baitan bi emankizun bildu zituena: “Bertso berriak pobreziari jarriak” eta “Barrenkaleko Bluesak”.  Orduko asmoa bertsoa musikara hurbiltzea izan zen eta ohiko bideetatik at helaraztea entzuleari. Lauzpabost urteren ostean burututzat eman zuten euren lana. Gaur arte.

 

Gu ta gutarrak proiektuan ere bertsoa eta musika dira oinarri, baina hurrenkera horretan. Hitzarena da nagusitasuna. Emanaldia hamar-hamaika bertso sorta musikatuk eta bat-bateko bertsoek ( a capella zein musikarekin lagunduta) osatzen dute. 7 Eskaleren esperientziarekin alderatuz, bat-bateko bertsoek tarte handiagoa izango dute, tokian tokiko gaiei edo garaian garaikoei heltzeko bide izango direlarik. Bertso sortei dagokienez, aurreko lanetan ez bezala (pobreziari eta drogei buruzkoak), ez dago batasun tematiko esturik. Alabaina, esan liteke Gu ta gutarrak kontzeptuaren barnean leudekeela guztiak. Eta zer edo nor dira Gu ta gutarrak? Gure baitan dauden izaera eta jarrera ezberdinak, inguratzen gaituzten eta partaide gaituzten mundutxoak: bertsolaritza, Euskal Herria, parranda, maitasuna, gaua…

 

Gu ta gutarrak ez da proiektu hertsi bat eta uneotan errepertorioa osatzen duten sortak desagertu eta beste batzuk agertu daitezke gerora, edo bat-bateko jardunak toki gehiago hartu, edo… Horregatik definitzen dugu, besteak beste, emankizun hau 7 Eskaleren lanak baino bertsolariagotzat.

 

Beraz badakizue, euskaldun berri eta euskaldun zahar, anima zaitezte eta agertu korrika kulturaleko ekintza eta emanaldi ezberdinetara!

 

 

 

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Erantzun bat Korrika kulturala (gu ta gutarrak) bidalketan

  1. egilea: Anonimoa
    • korrika eta euskara gainera oso polita da eta oso eeeeeeeeeeeeeeeeeerrrrrrrrrrrrrrrrrrrrrrrrrrrreeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeesssssssssssssssssssssssssaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaa.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude