sagardotegia

Aspaldi egin genuen sagardotegiko irteera, otsailaren 16an. Egindako irteera hura gogoratzen Udal Euskaltegiko ikasle den Vanessak  idatzi bat egin zuen, gure  Berbetan aldizkarirako, baina guk ere nozitzen ditugu inprentaren premiak eta egunerako ateratzeko beharrak eta ezin izan genuen azken alean sartu. Hala eta guztiz blog honetan jarriko dugu bere idatzia, hona hemen:

 

SAGARDOTEGIKO AFARIA

 

 

Otsailaren 16an, Astigarragako sagardotegi batera joan ginen. Guztira 60 pertsona inguru bildu ginen. Arrasateko Erdu AEK, Udal Euskaltegia eta Zahar-Berriko jendeari, Bergarako Berriketan egitasmoko eta Udal Euskaltegiko ikasleak gehitu zitzaizkion.

 

Arrasatetik ia zortzi eta erdietan atera ginen eta ordu bat beranduago kupel artean geunden.

 

Orain dela denbora asko ikusten ez genituen lagunekin elkartu ginen eta lagun berriak egiteko aukera ere egon zen.

 

Afaria hasi baino lehen, sagardoa dastatzen hasi ginen, benetan primerakoa, eta gorputza berotu ahala, bakailao tortilla jateari ekin genion. Jarraian bakailao frijitua eta ondoren “txuletoi jauna” jan genuen. Gure lehen txuletoia ia bizirik zegoen, bigarrena, berriz, puntu-puntuan. Afaria bukatzeko gazta, menbrilloa eta hori guztia kupel desberdinetako sagardoaz eztarria ondo bustitzen genuen bitartean Bergarako trikitilari taldearen musikak giroa berotu zuen, eta jende ugari animatu dantza egitera.

 

Guztion artean bi mutil ingeles dira aipagarriak. Oso animatuta zeuden sagardoarekin, eta beren euskara “bitxia” ulergarria zen oso. Oroigarri bat ere eraman zuten Astigarragatik, sagardo botila eder bat.

 

Bueltatzeko ordua heltzerakoan, autobusera igo eta ordu bi eta erdietan Arrasatera iritsi ginen. Batzuek festa jarraitu zuten, zintzoak, ordea, ohera lo egitera.

 

 

 

 

Vanessa

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude