Maiatzaren 10ean euskaltegiko ekintza berri bat egin genuen Zahar Berrin. Hilabete honetan pintxo begetariano lehiaketa antolatu dugu. Uda gerturatzen dabil eta benetan pintxo freskoak aurkeztu zituzten ikasleek; fresko eta oso landuak.
Goizeko taldean irabazleak hauek izan ziren, AEKko taldea, eta beraien pintxoa.
Talde bakoitzak pintxoa prestatzeaz gainera, “Argiñanorena”ere egin behar izan zuen. Hona hemen talde baten aurkezpena. Guztiek bikain egin zuten aurkezpena eta pintxo guztiak edozein jatetxetan hartuko lituzkete beraientzat, baina saria talde bakarrak jaso zuen.
Euskaltegiko ekintza hauen helburua ikasleak beraien artean ezagutzea da, maila ezberdinetakoak, euskaltegi ezberdinetakoak, honela beraien euskarazko harreman sarean handituz. Baina egia esan ondo pasatzea ere lortzen dugu.
mso-ansi-language: ES”>Argazki Argazki gehiago ikusteko egin klik hemen