Zahar Berri egitasmoaren hamargarren ikasturtea izan da aurtengoa, beste behin euskararen bideari ekin dioten lagunak izan dira protagonista gurean baita bide horretan lagun izateko prest egon diren euskaldun zaharrak ere. Egitasmo onen motorra arrasatearron euskaraz bizitzeko gogoa eta euskara bultzatzeko dagoen nahia dira, horregatik dauka balio berezia, pertsonen arteko harremana da egitasmoaren muina! Zorionak eta eskerrik asko parte hartu duzuen denoi! Espero dezagun laster Zahar Berriren beharrik ez egotea! Bitartean lanean jarraituko dugu!
Hizkuntza batek zabaltzen ditu hainbat eta hainbat aukera
Hizkuntza ez baita mintzaira soilik
da bizitzeko jarrera
Kultura aberats baten gordailu
izan da beti euskara
Dantza ta kanta jolas musika
bertso munduaz gainera
Bizi gaitezen euskaldun beraz
Euskalerrian baikara.
Datorren ikasturtean berriro ere izango gara Zahar Berriren kontuekin, ekintzen kronikak, elkarrizketak, argazkiak bideoak… bitartean ondo pasa!