Ondorengo komikiak, azkeneko jarri genuenaren ildo berari jarraitzen dio. Gure hizkuntza, kontua serioa denean baztertu ohi dugu; horrela gutxietsiz.
Baina komiki honek, erakusten digun beste kontu bat, taberna giroa da. Zenbatetan entzun dugu eskaera euskaraz, eta gainerakoak gazteleraz?
Egoera hori erabat erreala da. Badirudi hizkuntza kontuetan ez gaudela oso ondo definiturik ‘euskaldunok’! Nahiz eta kuadrilan erderaz etengabe mintzo(gehienbat gazteleraz), beste kuadrilako bati edo neskaren bati(zapatu gauetan…jeje) euskaraz zuzentzen gatzaizkio. Hori bai, ondoren, bere muturren aurrean, ‘betikoekin’ berriz ere erderaz,…