Martxoaren 22an, Feminismoaren oinarriak aztertuko ditugu. Miren Aranguren izango dugu hizlari lanetan. Bera “Emagin” emakumeen bilgune feministako kide da. Edurne Epelderekin elkarlanean, besteak beste, “Mugimendu feministaren historiaren buruzko bilduma” idatzi du.
Biharko tailerrean, feminismoa eta mugimendu feminista azken urteotan Euskal Herrian nola egituratu den azalduko digu. Hitzaldia, goizean, 10: 00etan, Loramendi aretoan izango da eta arratsaldean, 17:00etan, AEDko egoitzan. Interesgarri izango delakoan gaude.