2016ko maiatzaren 29an, euskaltzaleen jaia ospatu zen.
Oraingoan, Atarrabian izan zelarik. Arrasatetik ere jendea animatu zen. Nahiz eta beste urtetan baino, partehartzaile gutxiago izan, antolatzaileak oso pozik gelditu dira ekitaldiak izan duen harrerarekin. Gainera aurten Topaguneak, autobusa eta bazkaria prezio berezian eskaini digu. Hurrengo urtean Txorierrin antolatzea erabaki da. Lasai, euskal jai honen berri gehiago igorriko dizuegu eta.