Debagoienean, mintzapraktika programako ikasturte barria hasi dugu. Urritik aurrera, programa zabal, aberasgarri eta interesgarri bat eskainiko dizuegu. Zerbitzu honen helburu nagusia, bizitzako arlo guztietan euskararen erabilera sustatzea da. Gainera lagun giroan, euskara praktikatzeko aukera izango duzue.
Bestalde, hiztun jatorren premia daukagu. Hau da, zehazki, euskaltegiko ikasleei, euskara herdoildu zaien ikastolako ikasle ohiei, gurasoei bidean laguntzeko, boluntarioak behar ditugu. Hiztun berri hauek, euskara praktikatzeko, hobetzeko beharra dute, eta inguru euskaldunak ezagutzeko nahia ere bai. Anima zaitez, euskararen normalizazioaren alde egin nahi baduzu! lagun giroan oso ondo pasako dugu eta!
Ekintza osagarriak: gainontzeko herrietako mintzalagunekin, irteerak, afariak, kirol ekintzak, Mintza eguna, Dragoi jana…
Horrela, mintzapraktika programan izen ematea zabalik duzue. Hiztun berrientzako, urteko kuota 10€takoa da.
Informazioa / Kontaktua: AED elkartea / Pablo Uranga behea, 4 / 943 77 12 28 / 695 786 852 / zaharberri@aedelkartea.com