2014ko Mintza eguna, Urkabustaitzen!

Arrasateko taldeaBeluntzara irteeradantzariak7frontoian bazkaltzen

        Maiatza bukaeran, Urkabustaitzen (Araba), Mintza Eguna jai handia ospatu genuen,  mintzapraktikan ari garen lagunak elkartzeko ospakizun garrantzitsua. Bada, Euskal herri osoko 260 berba lagun elkartu ginen, Arrasatetik hamazortzi lagun. Eguraldi freskoa egin zuen arren egun ederra pasa genuen.

            Lehenik, bertako gazteek joale eta txalapartarekin ongi etorria egin ziguten, eta hamaiketako goxo batekin lagunduta, egun eder honi hasiera eman genion. Batzuek Beluntzako ur jauzietara mendi ibilaldi zoragarria egin zuten, beste batzuk jolas Mintzodromoan primeran ibili ginen bitartean. Ondorengo kale-jira musikatu, herri bazkari eta erromeriak borobildu zuten egitaraua. Eskerrik asko, beraz, Izarrako herriari, bereziki bertako gazteriari, eta bertaratu zinetenoi!

Hemen daude loturak:

Jaso ditugun argazki guztiak: https://www.flickr.com/photos/topagunea/sets/72157644115866450/

Mintzalagunen beste zenbait argazki (Etxalarko irteera tartean), albumetan: 
http://www.mintzalaguna.org/argazkiak/

Bideo artxiboa (azken hirurak Mintza Egunekoak dira): http://www.mintzalaguna.org/bideoak/

Antzerkia (lehen zatia): https://www.youtube.com/watch?v=WNrit7eAvBE&feature=youtu.be

Antzerkia (bigarren zatia): https://www.youtube.com/watch?v=NKuFx-kkL5o&feature=youtu.be

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude