Hilabetekako artxiboa: apirila 2014

Zahar-Berriren aldeko euskarazko liburu eta CDen azoka

Egun honetan Biteri plazara lagun asko gerturatu zen. Zahar-Berriren aldeko jendeak ekintza oso ondo jaso zuen, euskarazko liburu oso onak ere bazeuden eta. Batzuk mauka ederrak erosi al izan zituzten.  Eskertu beharra daukagu, liburuak AEDra ekarri dituzten jende guzti-guztia eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Mintzapraktikatik, Segurura irteera

   Maiatzaren 17an, zapatuan, Segurako erdi aroko historia ezagutzeko bisita gidatua. Irteera honen berezitasun bat izango du, bisita antzeztua izango dugu. Bisita berezi hauei esker, hiribilduko langile familiako Maritxuk zein Erdi Aroko beste pertsonai batzuk Segurako historiaren berri emango digute; herriko egunerokotasuna … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Mintzapraktikatik urteroko txangoa mundiala egingo dugu sagardotegira.

Martxoaren 21ean, Zarautzeko Ameztigain sagardotegian elkartu ginen Arrasate, Bergara, Aretxabaleta eta Eskoriatzako 112 mintza-lagun inguru. Aurtengoan, gainera, 20 euroan afaltzeko parada izan dugu, beraz, prezio onean, ederto afaldu genuen. Gainera, trikitilariek giroa asko animatu zuten.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina