Giro paregabea izan genuen ikasturteko afari-meriendan


Ikasturte hasierako ekintzan, guztira hogeita bost lagun elkartu ginen, lehenik aperitiboa hartu eta ondoren afari merienda ederra egin genuen. Bertan, adin guztietako lagunak elkartu ginen ondo pasatzeko asmoz. Tarte hartan, mintzapraktikan fin-fin aritzeaz gain, bakoitzak ekarritako jaki goxoak konpartitu eta errezetak ere trukatu genituen. Horrelako elkarguneetan denetarik ikasten da, eta jende berria eta jatorra ezagutzeko parada izatea denek eskertu zuten. Bukatzeko, dezentek esan ziguten hurrengo afari-merienda berriz egiteko gogoa dutela. Beraz, jaiak ondo pasa eta bueltan berriz elkartuko gara.

 

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude