Kaixo Laztana,
“Laztana” ala “lastana” idat zi behar da? Hau buruhaustea! Ez dakit nondik hasi ere. Seguru asko harrigarria egingo zaizu maitale ezezagun bat duzula jakitea, baina hala da. Behin baino gehiagotan egon naiz zuregana hurbildu eta zerbait esateko puntuan, baina, ez naiz inoiz ausartu zuzenean hitz egitera. Hori bai, kalean, dendaren batean edo tabernan ikusi izan zaitudanean, lagunekin edo nornahirekin berriketan, adi-adi egon izan natzaizu. Nat zaizu… Nolako aditza, ezta? Taulan begiratu behar izan dut! Barkatu. Euskara ikasten ari naiz. Beharbada, hortik hasi behar nuen. Hain zuzen ere, zurekin hitz egin ahal izateko ari naiz euskara ikasten. Hitz egin edo, sinonimoen hiztegiak dioenez, berba, solas, ele. Mintzatu. Ez dakit euskararekin ala euskaldunekin maitemindu nint zen lehenago. Berdin dio. Euskara eta euskaldunak maite ditut. Hori da dakidana. Eta badakit, baita ere, maitale asko dituzuela, zorionez. Lasai. Ez zaitut niret zat nahi osorik. Gehiago esango dizut: nahiago zaitut beste bat zuekin partekatuta, mint zalagun taldean.
Zurekin hitz egin nahi dut, laztana. Ireki bihotza.
Herriko berbalagun taldean zain gauzkazu.