Aurreko San Juan bezperan, Arrasateko berba-lagunok kurtso amaierako afaria Txondorra jatetxean izan genuen. Zahar-Berriko kideei eta ingurukoei elkar ezagutzeko aukera ematea da ekintza honen helburu nagusia. Eta ikasturteari amaiera emateko euskaldun zaharrei esker ona adierazteko aprobetxatu genuen, beraien borondate eta eskainitako denboragatik. Eta nola ez, denei ere zorionak, astero-astero euskara praktikatzeko bakoitzak egiten duen ahalegin izugarriagatik.
Ondoren, afaldu ostean Portaloiko taldeak antolatutako kantu saiora gerturatu ginen. Bertan, denok pozik kantatzen aritu ginen, jaia amaitu zen arte.