udazkeneko irteera


Zahar-Berri egitasmotik urriaren 22an Atauneko San
Gregorio auzoan kokatua dagoen Barandiaran museora irteera
antolatu dugu. Bertan museoa ikusteaz gain, errota eta zerrategia bisitatzeko
aukera ere izango dugu. Ibilbide gidatuak 2 orduko iraupena izango du
10:30ean hasi eta 12:30ean bukatu.

Arrasatetik kotxetan goizeko 9:00etan irtengo
gara eta bisita bukatu ondoren gogoa izan ezkero bertako taberna batean
hamaiketakoa ere egin dezakegu eta amaitzeko bazkaltzeko etxera bueltatuko gara.
Urriaren 10erako zenbat joango garen esan behar dut. Beraz, mesedez erantzun
etorriko zareten edo ez jakiteko urriaren 9a baino lehen. Anima zaitez!!!

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude