Zahar-Berri izen ematea zabalik

             Euskaldunon mundua 10-11 200x460



dakiguna praktikatu nahi dugu, erabili  nahi duenari lagundu nahi diogu, mintzatzeko lotsa galdu nahi dugu, herria euskalduntzen lagundu nahi dugu, hitz egiteko zailtasunak gainditu nahi ditugu, auzoko euskaldunak ezagutu nahi ditugu, lagun taldea osatu nahi dugu, gustuko duguna eginez . Honela euskaraz bizi nahi dugu eta zu gurekin egotea nahi dugu!..


Izan zaitez euskararen boluntarioa!



 


 



Nahi baduzu…euskara praktikatu mintzapraktika taldetxoetan, Zahar-Berrin parte har dezakezu.


Nahikoa da astean ordu bete libre izatea


euskaraz mintzatzeko paseatzen ari zaren bitartean, kafetxoa hartzen duzun bitartean, kirola egiten duzun bitartean…


I Izen emateko helbide honetara AEDra edo euskaltegira etor zaitezke.


 


Maitena Arana Harbustan
Zahar-Berriko Teknikaria


AEDko tel: 943 771 228 / 695 786 852


 


 


 


 


 


 

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

3 erantzun Zahar-Berri izen ematea zabalik-ri

  1. egilea: joxemari muxika

    Ikasturtea hasi ondoren sartu nintzanez partaide berria naiz eta ez dut Zahar Berri-ren antolakuntza osoa ezagutzen. Galdera batzuk baditut:
    Zahar Berrik antolatzen dituen ekintzak urte batetik bestera erepikatzen direnak al dira?  Proposamen berririk izanez gero norengana jo behar da? Nola hartzen dira erabakiak?
    Pentsatzen dut egitasmoa guztia aurrera eramateko batzorderen bat izango dela, nortzuk osatzen dute?
    Behar bada ikasturtearen aurkezpena egingo da eta han azalduko da guztia. Barkatu eragozpenak.
    Asko izango zarete dakizutenak eta argituko didazuen itxaropenez idazten dut.
    Eskerrik asko eta aurki arte.
    Joxemari

  2. egilea: Anonimoa

    Kaixo Joxemari,

    Zure galderei erantzunez, eta seguruenik jakin jakingo duzu Zahar-Berrin nola funtzionatzen duen, ala eta guztiz ere, hona hemen azalpena:

     

    –          Zahar Berrik antolatzen dituen ekintzak urte batetik bestera erepikatzen direnak al dira?  Badira ekintza batzuek urtetik urtera errepikatzen direnak:  

    ·        kurtso hasierako eta amaierako afaria.

    ·        astebukaeratako ekintzetan:

    o       mendi irteera, sagardotegia

    o       Mintza eguna

     

    ·        Euskaltegiko ekintzetan:

    o       Zahar-Berriren aurkezpena

    o        diapositiba emanaldia

    o       Janarekin zerikusia duten ekintzak

     

    1. Proposamen berririk izanez gero norengana jo behar da? Egokiena, Zahar-Berriko teknikariari esatea da. Edo nahi izanez gero AED ere bai.
      •  Aurten ikasturte amaieran egin zen hamaiketakoan, proposamenak  bota ziren  berba lagunon artean: astebukaeratan berba lagunek ikastaroak prestatzea: sukaldaritza eguna eta Mus eta ‘trukien’ karta jokoa ikasteko.

     

    1.  Nola hartzen dira erabakiak? Zahar-Berriko zuzendaritzan.

     

    1.  Pentsatzen dut egitasmoa guztia aurrera eramateko batzorderen bat izango dela, nortzuk osatzen dute? Batzordea AEDko Itxarok, AEKo Oskarrek eta Udal euskaltegiko Amaiak eta Zahar-Berriko teknikariak osatzen dugu.

     

    1. Behar bada ikasturtearen aurkezpena egingo da eta han azalduko da guztia. Bai, euskaltegiko lehen ekintzan egingo da aurkezpena eta Berba taldeekin taldea osatzen denean ematen da Zahar-Berri programaren funtzionamenduaren berri.

     

     

    1.  Barkatu eragozpenak. AEDn gaude edozer gauzetara, guretzat ez da eragozpena zalantzak erantzutea. Horrela ahal badugu programa hobetu edo edozer gauza komentatu nahi izanez gero, horretarako gaude.
      • Iritzi pertsonala da: galdera guzti hauen atzean badela gauzak aldatzeko edo hobetzeko nahia, ala al da?
      • Egia da aurten talde gutxiago zaudetela eta jendearen denbora faltak gauzak zailtzen dituela.

     

     

      • Bukatzeko bi dokumentu bidaltzen dizkizut atxikita:
      • Bata aztikerreko emaitzak eta bestea zahar-berri programan zabiltzatenoi bidaltzen zaizuen informazioa.
    1.     < />Eskerrik asko eta laster arte. Maitena. Zahar-Berriko teknikaria
  3. zaharberri egilea: Zahar-Berriko teknikaria

    Kaixo Joxemari,

    Zure galderei erantzunez, eta seguruenik jakin jakingo duzu Zahar-Berrin nola funtzionatzen duen, ala eta guztiz ere, hona hemen azalpena:

     

    –          Zahar Berrik antolatzen dituen ekintzak urte batetik bestera erepikatzen direnak al dira?  Badira ekintza batzuek urtetik urtera errepikatzen direnak:  

    ·        kurtso hasierako eta amaierako afariak

    ·        astebukaeratako ekintzetan:

    o       mendi irteera, sagardotegia

    o       Mintza eguna

     ·        Euskaltegiko ekintzetan:

    o       Zahar-Berriren aurkezpena

    o        diapositiba emanaldia

    o       Janarekin zerikusia duten ekintzak

     

    1. Proposamen berririk izanez gero norengana jo behar da? Egokiena, Zahar-Berriko teknikariari esatea da. Edo nahi izanez gero AED ere bai.
      •  Aurten ikasturte amaieran egin zen hamaiketakoan, proposamenak  bota ziren  berba lagunon artean: astebukaeratan berba lagunek ikastaroak prestatzea: sukaldaritza eguna eta Mus eta ‘trukien’ karta jokoa ikasteko.

     

    1.  Nola hartzen dira erabakiak? Zahar-Berriko zuzendaritzan.

     

    1.  Pentsatzen dut egitasmoa guztia aurrera eramateko batzorderen bat izango dela, nortzuk osatzen dute? Batzordea AEDko Itxarok, AEKo Oskarrek eta Udal euskaltegiko Amaiak eta Zahar-Berriko teknikariak osatzen dugu.

     

    1. Behar bada ikasturtearen aurkezpena egingo da eta han azalduko da guztia. Bai, euskaltegiko lehen ekintzan egingo da aurkezpena eta Berba taldeekin taldea osatzen denean ematen da Zahar-Berri programaren funtzionamenduaren berri.

     

     

    1.  Barkatu eragozpenak. AEDn gaude edozer gauzetara, guretzat ez da eragozpena zalantzak erantzutea. Horrela ahal badugu programa hobetu edo edozer gauza komentatu nahi izanez gero, horretarako gaude.
      • Iritzi pertsonala da: galdera guzti hauen atzean badela gauzak aldatzeko edo hobetzeko nahia, ea zer hobetuko zenuke?
      • Egia da aurten talde gutxiago zaudetela eta jendearen denbora faltak gauzak zailtzen dituela.

     

     

      • Bukatzeko bi dokumentu bidaltzen dizkizut atxikita:
      • Bata aztikerreko emaitzak eta bestea zahar-berri programan zabiltzatenoi bidaltzen zaizuen informazioa.

    Eskerrik asko eta laster arte.

    Maitena Arana

     Zahar-Berriko teknikaria

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude