Gaur egungo egoera ekonomiko larriak eraginda, Zahar Berrin ere, ideia, argi izpi eta soluzio berriak aurkitzeko asmoz dihardugu. Irudimenaren eta sorkuntzaren arloak arakatzea, miatzea da gaur eskuartean dugun lanaren oinarri.
Honela, Zahar Berrik ere, finantzazio lanari ekin dio eta aldi berean, zuen atseginerako izango den Ardo Biran parte hartu dugu.
Jarraian, aipatuko da zertan datzan: Berba-lagunen (Zahar Berri proiektuan parte hartzen dutenak) eta Aedko bazkideen (AED Zahar Berriko partaide baita, AEK eta Udal Euskaltegiarekin batera) laguntzaz, azaroaren 19an, arratsaldeko 18:00etatik 21:00etara, Biteri plazan, Zahar Berrik bere mahaia jarri zuen.
Bertan, gaztaina bero-beroak eta ardoa euro batean ziren salgai. Hau guzti hau, Zahar Berri programako Berba Lagun taldeak eta antolatzen diren ekintzak aurrera eraman eta sustatzeko laguntza ekonomikoa bilatzeko izango da.
Honela, gogoz eta motibazioz jarraituko dugu ahal dugun bitartean, Zahar Berrin. Eskerrik asko.