Leintz Gatzagako Gatz museoa bisitatzeko txangoa antolatu du Zahar Berrik maiatzaren 16rako. Jarraian azalduko zaizue egitaraua:
– 9:10ean Abaroatik irteera, automobila beharko dira joan ahal izateko.
– 9:30ean Marisan, Gure Ametsa tabernaren ondoan elkartuko gara bertako gidarekin. Bertatik Hiruerreketara irteera hasiko da. Hiruerreketa, Deba errekaren jaiotza ikusten den ibilbidea eta Isuskitzakoa, trenak egiten zuen ibilbidea dira.
– 11:00etan hamaiketakoa egiteko tartea, txangorako jana norberak eraman beharko du. Ondoren 12:30ean museoa bisitatu eta bazkaltzeko etxera buelta.
Animatu zaitezte!