2008-2009
ikasturteari ongietorria emateko joan zen ostiralean, urriaren 24an, kurtso
hasierako afaria egin genuen. Afaria Larrinoko elkartean izan zen eta bertaratu
ginenok bapo afaltzeko aukera izan genuen. Guztira bederatzi pertsona egon
ginen eta, Txantxiri esker, asko disfrutatu genuen afariaz, giro lasai eta
ederrean. Kurtso amaierako afarian jende gehiago agertzea espero dugu, nahiz
eta sukaldariarentzako lan gehiago izan!
Hemen daukazue afarian izan ginenon argazkia.