Apirilaren 5ean, larunbatez eta Bergarako Berriketanekoekin batera, Lenbur fundazioko Mirandaola Parkeko ekintzen barruan, Legazpiko Brinkola auzoko Erraizabal baserrira irteera antolatu genuen. Bertan gazta nola egin eta horren inguruko bizimodua ikusi eta ikasi asmoz. Bertara joateko pertsona kopurua mugatua izatean, apirilaren 12an, berriz ekintza errepikatu behar izan genuen. Azken orduko ezustearen ondorioz, Gabiriako Baztarrika baserrira joan ginen. Giro ederrean izan ginen eta bertan dastatu ahal izan genuen beraien gazta, ardo goxoa lagun. Beraz, hamaiketako ederra!