Joan den asteazkenean, maiatzaren 30ean, Asisko Urmeneta izan genuen
Udal Euskaltegian. Goizeko 09:30ean etorri eta ordu betez aritu zen.
Bikain. Ikasle ugari entzuten eta parte hartzen. Asiskok azaldutakoen
artean: zenbakiak nondik datozen, zein hitz erabili komikietan
Iparraldea eta Hegoaldea bat etorri gaitezen . Ez da erraza, izan ere,
oilarrak kukurruku, kokoriko ala kikiriki, nola egin behar du?
Oso inportantea omen da hitza eta irudia lotzea eta hemen,
euskaltegian, bada asko gustatu zaigun esaera bat: “empanada
mental”=fritomasa. Mantxut-etik atera dugu eta Ondarrun esaten omen da horrela
Euskaltegiko eta asteburuetako ekintzak
ESTEKAK
2016ko urriaren 21ean, kurtso hasierako afaria
Zahar-Berriko kurtso hasierako afarira euskaraz bizi nahi duzuen guztiok gonbidatuta zaudete.
Elkartzeko hitzordua: AED elkartean, arratsaldeko 19:30ean.
- Poteoa
- Animazioa
- Afari merienda
Etorri nahi duzuenok, aldez aurretik AEDn izena eman beharko du edo telefonoz deitu zenbaki honetara: 943 77 12 28Iruzkin berriak
- Zahar-Berriko teknikaria(e)k Zahar-Berri izen ematea zabalik bidalketan
- Anonimoa(e)k Zahar-Berri izen ematea zabalik bidalketan
- joxemari muxika(e)k Zahar-Berri izen ematea zabalik bidalketan
- Oskar(e)k Berbetan 81 bidalketan
- mertxe marin(e)k sar zaitez jolastera bidalketan