Zahar Berri egitasmoan euskara ikasle, euskaldun berri euskaldun gai edo euskaraz hitz egiteko beharra sentitzen dutenak dira protagonista, euskara bultzatu eta indartu nahi dutenekin batera, noski! Rafael Lopez nafarra da, euskaldun berria eta gogotsu dabil Zahar Berrin. Berari egin dizkiogu galdera batzuk hilabete honetako berbetan aldizkarian agertzeko.
Rafael bere taldearekin. Asteartero elkartzen dira mintza praktikarako.
Noiz eta zer dela eta etorri zinen Arrasatera?
2004garren urtean etorri nintzen hemengo hospitalean lan egitera.
Euskaraz noiz, non, eta zergatik ikasi zenuen?
Hasi nintzen Iruñean 16 urte nituenean. Nere familian inork ez du hitz egiten euskara, baina niri betidanik gustatu izan zaizkidan ohitura zaharrak, mendien izenak, Nafarroako istorioa, euskal kantuak, eta abar, eta horregatik hasi nintzen euskararekin.
Herri euskalduna den fama dauka Arrasatek, zer aurkitu zenuen?
Sorpresa txarra zeren jende gehienak ez du euskaraz praktikatzen, nahiz eta jakin bai. Urte batzuk bizi izan naiz Katalunian eta han kontrakoa gertatzen da, zeren katalana erabiltzen den askoz gehiago. Katalunian ezinezkoa izango litzateke bi katalanek erdaraz hitz egiten ikustea, eta hemen eguneroko gauza da, zoritxarrez.
Astean zehar Arrasaten bizi zara, euskaraz bizi daiteke?
Zaila, zeren euskaldun zahar gehienei ez zaie euskara batua erreza egiten, eta lehenbailehen haiek aldatzen dute erdarara. Haien batua erdara da, ez dute euskararen garrantzia sentitzen.
Zahar Berriko mintza praktika talde baten ere parte hartzen duzu, nola ezagutu zenuen, zahar Berri?
Kaleko horma batean ikusi nuen eta lehenbailehen deitu nuen, zeren ez nuen denbora klaseetara joateko.
Zer moduz taldean?
Primeran, oso gustura sentitzen naiz, eta saiatzen naiz astero joaten.
Beharrezko ikusten al dituzu egitasmo hauek (mintza praktikarako egitasmoak)?
Bai, oso lana inportantea iruditzen zait. Ez dakit nork asmatu zuen taldeak egiten baina oso ideia ona da, eta ere eskertzeko taldeko euskaldun zahar dagoenari.
Norbaitek Berbetan aldizkariko aleak ( Euskaltegietan banatzen den hilabetekaria) lortu nahi baditu idatzi Zahar Berrira. zaharberri@aedelkartea.com