Euskaltegiko eta asteburuetako ekintzak
ESTEKAK
2016ko urriaren 21ean, kurtso hasierako afaria
Zahar-Berriko kurtso hasierako afarira euskaraz bizi nahi duzuen guztiok gonbidatuta zaudete.
Elkartzeko hitzordua: AED elkartean, arratsaldeko 19:30ean.
- Poteoa
- Animazioa
- Afari merienda
Etorri nahi duzuenok, aldez aurretik AEDn izena eman beharko du edo telefonoz deitu zenbaki honetara: 943 77 12 28Iruzkin berriak
- Zahar-Berriko teknikaria(e)k Zahar-Berri izen ematea zabalik bidalketan
- Anonimoa(e)k Zahar-Berri izen ematea zabalik bidalketan
- joxemari muxika(e)k Zahar-Berri izen ematea zabalik bidalketan
- Oskar(e)k Berbetan 81 bidalketan
- mertxe marin(e)k sar zaitez jolastera bidalketan
Hilabetekako artxiboa: maiatza 2007
Udal Euskaltegian Asisko Urmeneta
Hemen gatoz Arrasateko Udal Euskaltegiaren 25.urteurrena dela-eta egingo duten azken ekintzaren berri ematera. Gaur, maiatzaren 30ean hain zuzen ere, Asisko Urmeneta etorriko zaigu euskaltegiara. NOIZ: maiatzaren 30eanORDUTEGIA: goizeko 09:00etanGAIA: hizkera informalaren barrenean, piropoak, irainak, sexu hizkera, sms-ak…Denok zaudete gonbidatuta, beraz, … Jarraitu irakurtzen
Kategoriak Sailkatugabeak
Utzi iruzkina
Berbalagun mendizaleak. Marimendi
Zahar Berrin, berba lagun talde ezberdinak dauzkagu, badakizue! Batzuk kafetxoa hartzeko elkartzen dira beste batzuk paseatu egiten dute, Gema, Ana eta Erikak eguraldi ona aprobetxatuz mendi irteeratxoak egitea erabaki dute. Arrasate inguruan beti ere. Inguruko txokoak deskubritzen dabiltza. Beraiekin egon … Jarraitu irakurtzen
Kategoriak Sailkatugabeak
Iruzkin 1
Zahar Berrikook ere Mintza egunera
MINTZA EGUNA Euskara Elkarteen Federazioak antolatutako jaia da. Euskara Elkarteek herrietako euskaltegiekin eta euskalgintzako beste zenbait eragilerekin kudeatzen dituzten mintzapraktika egitasmoetan parte hartzen duten berbalagun, mintzakide, mintzalagun, solaskide guztiek elkar ezagutu eta egun pasa ederra egiteko parada dute bertan.Aurtengo edizioa, … Jarraitu irakurtzen
Kategoriak Sailkatugabeak
Utzi iruzkina
Nafar euskaldun berri bat arrasaten (elkarrizketa)
Zahar Berri egitasmoan euskara ikasle, euskaldun berri euskaldun gai edo euskaraz hitz egiteko beharra sentitzen dutenak dira protagonista, euskara bultzatu eta indartu nahi dutenekin batera, noski! Rafael Lopez nafarra da, euskaldun berria eta gogotsu dabil Zahar Berrin. Berari … Jarraitu irakurtzen
Kategoriak Sailkatugabeak
Utzi iruzkina
Pintxo lehiaketa arratsaldean
Atzo arratsaldean ere izan genuen Pintxo lehiaketa. Eguraldi ona ikasturtea amaitzen… eta ondorioz jende gutxiago etorri zen. Baina etorri zirenek izugarrizko maila erakutsi zuten, hona hemen partaideak eta taldeek egindako pintxo aurkezpen bat. Palmitoekin egindako pintxo tropikal honek irabazi zuen … Jarraitu irakurtzen
Kategoriak Sailkatugabeak
Utzi iruzkina
Zahar Berriko pintxo lehiaketa
Maiatzaren 10ean euskaltegiko ekintza berri bat egin genuen Zahar Berrin. Hilabete honetan pintxo begetariano lehiaketa antolatu dugu. Uda gerturatzen dabil eta benetan pintxo freskoak aurkeztu zituzten ikasleek; fresko eta oso landuak. Goizeko taldean irabazleak hauek izan ziren, … Jarraitu irakurtzen
Kategoriak Sailkatugabeak
Utzi iruzkina