Euskaltegiko ekintza berri bat egin dugu aste honetan. Monterron parkeraino joan gara, bertako zuhaitz eta landareak ezagutu eta ikustera. Gurekin batera Hilario etorri da, Bergarako biologo honekin ezagutu genituen sekuoia eta bestelako zuhaitz bitxiak, baita betidanik Euskal Herrian egon izan diren bestelako espezie eta zuhaixkak ere.
Ikasi genuen zerbait eta eguraldi eskasa izan genuen arren, ibilaldi polita egin genuen parkean zehar. Hurrengo batean zuhaitzak hostoak botata dituztenean joango gara.