Ostegunean, euskaltegiko ekintza izan genuen. Oraingo honetan Eskoriatzako Ibarraundi museora joan gara, bertako etnografia erakusketaz disfrutatu zerbait ikasi eta ondo pasatzera.
Saioak, bertako gidariak ondo baino hobeto azaldu zizkigun garai bateko euskal gizarte eta baserriaren ezaugarriak eta gustura egon ginen bai goizean bai arratsaldean ere.
Maila guztietako ikasleak joan ginen gainera, batzuk lehen urratsekoak ulertu baino interpretatu egin zuten saioak esandako hitzak baina guztiok oso gustura egon ginen. Benetan gomendagarria Ibarraundi museoa.
Bide batez eskerrak eman Saioari, benetan gustora egon ginen.