Zahar berri poteoa egin genuen pasa den ostegunean, bertara Zahar Berriko euskaldun berri eta zaharrak eta AEKko lagunak bildu ginen, nahiz eta normalean Udal Euskaltegikoak ere etortzen diren, oraingoan AEDk antolatutako hitzaldira joatea erabaki zuten. Gure Poteo honen helburua, euskara ikasgelatik kalera eramatea da, ikasleak erabileran murgiltzeko, eta euskaraz hitz egiteko aukera naturalak eskaintzeko.
Urtean zehar poteo ezberdinak egiten ditugu, eta gure benetako nahia herritarren partehartzea lortzea da, zergatik ez euskara ikasleekin batera poteatu, jendea ezagutu, ondo pasatu eta bide batez euskara erabiltzeko aukera eskaini?
Informatzeko deitu Zahar Berrira 943712117 telefonora.