Euskaltegiko eta asteburuetako ekintzak
ESTEKAK
2016ko urriaren 21ean, kurtso hasierako afaria
Zahar-Berriko kurtso hasierako afarira euskaraz bizi nahi duzuen guztiok gonbidatuta zaudete.
Elkartzeko hitzordua: AED elkartean, arratsaldeko 19:30ean.
- Poteoa
- Animazioa
- Afari merienda
Etorri nahi duzuenok, aldez aurretik AEDn izena eman beharko du edo telefonoz deitu zenbaki honetara: 943 77 12 28Iruzkin berriak
- Zahar-Berriko teknikaria(e)k Zahar-Berri izen ematea zabalik bidalketan
- Anonimoa(e)k Zahar-Berri izen ematea zabalik bidalketan
- joxemari muxika(e)k Zahar-Berri izen ematea zabalik bidalketan
- Oskar(e)k Berbetan 81 bidalketan
- mertxe marin(e)k sar zaitez jolastera bidalketan
Hilabetekako artxiboa: otsaila 2007
korrika 15
Korrika badator! Aurten ere egingo dugu korrika euskararen alde, Arrasatetik martxoaren 23an igaroko da, eta zahar berri ere egongo da bertan. Korrika baina ez da egun bateko gauza, ekitaldi mordo bat biltzen dira bere inguruan; aste bukaera honetan bertan daukagu … Jarraitu irakurtzen
Kategoriak Sailkatugabeak
2 iruzkin
Ibarraundi museora
Ostegunean, euskaltegiko ekintza izan genuen. Oraingo honetan Eskoriatzako Ibarraundi museora joan gara, bertako etnografia erakusketaz disfrutatu zerbait ikasi eta ondo pasatzera. Saioak, bertako gidariak ondo baino hobeto azaldu zizkigun garai bateko euskal gizarte eta baserriaren ezaugarriak eta gustura egon ginen … Jarraitu irakurtzen
Kategoriak Sailkatugabeak
Utzi iruzkina
Sagardotegia
Pasa den ostiralean makro-sagardotegi irtera egin genuen Bergara eta Arrasateko euskaltegi eta mintzapraktika egitasmoek antolatuta. Bi autobus bete genituen eta euskarak Astigarragako Oiarbide sagardotegia bereganatu zuen. Ondo pasa genuen, jende oso ezberdina bildu ginen gainera; batzu ez ziren mahaitik … Jarraitu irakurtzen
Kategoriak Sailkatugabeak
Utzi iruzkina
Zahar Berriko poteoa, zuk zergatik ez?
Zahar berri poteoa egin genuen pasa den ostegunean, bertara Zahar Berriko euskaldun berri eta zaharrak eta AEKko lagunak bildu ginen, nahiz eta normalean Udal Euskaltegikoak ere etortzen diren, oraingoan AEDk antolatutako hitzaldira joatea erabaki zuten. Gure Poteo honen helburua, … Jarraitu irakurtzen
Kategoriak Sailkatugabeak
Utzi iruzkina
Zahar berri poteoa
Datorren ostegunean, hilaren 8an Zahar Berriko poteoa egingo dugu, eta azken urte honetan badoaz batzuk jada. Poteo hauen helburua, AEk eta Udal Euskaltegiko ikasleak bildu, euskaldun zaharrekin bat egin eta guztiok batera herrian zehar pote batzuk hartzea da. Euskaldun zaharrontzat … Jarraitu irakurtzen
Kategoriak Sailkatugabeak
Utzi iruzkina