Berriketan egitasmoko bloga ikusi duenak badaki bi egitasmoek antolatuta, Bergarako Berriketan eta Arrasateko Zahar Berri, irteera egon zela pasa zen larunbatean. Ezkioko Igartubeiti baserri museoan gauza berriak ikasi, hotz pixka bat pasatu, Ormaiztegiko Zumalakarregiren museoa ikusi, kafetxoa hartu, euskaraz hitz egi, jendea ezagutu, eta goiz pasa atsegina izan genuen. Zer gehiago eska genioke larunbat goiz hotz bati?