Azpiko artikulua, Berbetan hilabetekarian argitaratuko da datorren astean. Hilabetero euskaltegiko (AEK eta Udal Euskaltegia) talderen batek zerbait idazten du aldizkarian, hona hemen hilabete honetako idatzia!
Hasieran, praktikarik ezean, gehiegi soltatzen ginen baina, denborarekin, txikitero kategoriara heldu gara. Bidean, Arrasateko morroi ospetsuetan ospetsuenak ezagutu ditugu (eta ez dugu izenik eman nahi) eta beraiekin hainbat istorio arraro bizi izan ditugu. Zenbat afari hoztu ote dira gure zain? Zenbat senar eta emazte haserretu gu itxaroten? Baina euskal jarioaren alde edozein aitzakiak balio du.
Gero eta gehiago gara, neskak ere animatu dira gezurra dirudien arren- azkenean, eta betiko txikiteozaleak etortzen dire guregana gure taldean sartzeko baimen eske. Hortaraino zabaldu da gure fama ezen Elorriotik bertara joateko eskeintza bat dugun poteak musu truk ofertatuta; baina gure jarraitzaileei fidel gatzaizkie.
Lagunok, herrikideok!
Egitasmo hau bertatik bertara ezagutu nahi baduzue atera kalera ostegunetan 7ak aldean, taberanrarik zaratatsuenean, hantxe izango gara. Altzaporru!
Iaz erabaki bat hartu genuen: POTEO-MINTZAPRAKTIKA OHITURA BERRESKURATZEA (denok badakigulako poteoaren helburua zein den, mintzatzea), eta horrela hasi ginen ostegunetan ardoak eta zuritoak edaten.
*poteoan parte hartu nahi duenak deitu zahar-berrira 943771228
Taberna zaratatsuenetan berba egiteko??
Zuek bai zuek jakin zein dan berba eitteko modurik eraginkorrena,
Estrategia bikaina! erdixak entzungo dira, akatsik bada bost axola eta giro horretan oihuka ibiltzen lotsia betiko galduta. Erabilleria aurrera! Gora zuek!
Egunen baten batuko naiz zuekin, seguru nago ondo pasatuko dotela eta!
Ekin gogor euskarari!