Dakizuenez hilabete honetako Euskaltegiko ekintza herrira zabaldu genuen, eta pasa den ostegunean (otsailak 16) argazki proiekzio bat antolatu genuen Monterron jauregian.
Gaia mozanbike zen, urrun eta aldi berean ezezagun gelditzen zaigun herria. Afrikako herri gehienekin gertatzen zaigun moduan, pobrezia, gosea, gerra edo gaixotasunekin lotzen dugun herria.
Iñigo Urrutiak berriz Mozanbike beste begi batzuekin ikustarazi zigun, bertako paisaien edertasuna, jendearen irribarrea, ondartzetako bizitza, arrantzaleen begirada zorrotza. Berarekin batera bidaia luzea egin genuen 2000 kilometro bidaia alegia. Herriaren hegoaldetik iparraldera, erlijio ezberdin arazo politiko, gaixotasun eta pobrezia guztien gainetik jendearen laguntasun eta goxotasuna nabarmendu zirelarik. Bidaia ezberdina, gogorra baina gomendagarria.
Dena den ezin gaitezke jendearen irribarrean ezkutatu, bizitza, poztasun eta alaitasun horren atzean errealitate gordina ezkutatzen baida, ihesak bortxatzen duen herria, bizi itxaropena 40 urte azpitik dagoen herria, 16 milioi pertsona bizi diren herria gerra ezberdinek, (independentziarako gerrak eta gerra zibilak ) zatitu duten herria.
Globalizazioaz hitz egiten dugunean, zergaitik ez elkarlan eta laguntasunean oinarritutako globalizazioaz hitz egin, pertsonetan oinarritutako globalizazioan? Eta ez diruan eta interes ekonomikotan oinarritutakoan?
Euskara ikasten dabiltzan talde batek Mozanbikeko jendearen irribarrea ikusteko aukera izan du aste honetan, bertako hizkuntza ezberdinen existentziaz jabetu, bertako errealitatearen izpi txiki bat jaso. Honetarako ere balio lezake Zahar berri proiektuak errealitatearen izpi ezberdinak euskaraz jasotzeko!