Egindako ekintza atal honetan Zahar Berritik egiten ditugun ekintzen balorazioa egingo dugu, kasu honetan Euskaltegiko ekintza baten kronika. Hilabetean behin Udal Euskaltegi eta AEKko ikasleak batzen gara eta ekintzaren bat egiten dugu, euskara ikasten dabiltzanak elkar ezagutzeko eta euskal giroan ekintzaren bat egiteko.
PINTXO LEHIAKETA
Pasa den urtarrilaren 19an Pintxo lehiaketa izan genuen AEDko txokoan. AEKko eta Udal euskaltegiko ikasle talde ezberdinek goizeko eta arratsaldeko txandetan osagai ezberdinak ekarri, suak piztu, eta pintxo koloretsu bezain zaporetsuak egin zituzten
Galeper arrautzak, piper gorriak, gazta freskoa, ganbak… denetarik izan genuen aurkeztu ziren pintxoetan, guztiak onak eta politak gainera.
Pintxo lehiaketa bai, baina euskarak ere izan zuen protagonismoa; Pintxoen itxura, originaltasun eta zaporeaz gain, pintxoa egitean erabilitako euskara eta pintxoa epai mahaiari aurkeztean erabilitakoa ere baloratu genituen.
Goizeko edo arratsaldeko irabazleak aipatzea baino nahiago dugu lehiaketa osoan zehar izan genuen giro aparta nabarmentzea, partehartzaile guztiak izan zineten irabazle, nahiz eta saria bi taldek lortu! eta honen adierazle dira ondoko bi argazkiak.