Zaharberri aurkezpena

Zahar Berri blogaren aurkezpena!

Mila bederatzireun eta laurogeita hamazazpi garren urtean sortu zen Zahar-Berri proiektua Arrasaten, 9 urteko ibilbidea beraz, euskara ikasten dabiltzanen beharrak, beldurrak, eta lotsak leuntzea helburu duen proiektuak.

Suposa dezaket badakizuela zer den Zahar-Berri, edo? Egia esan, aitortu beharra daukat, nik Zahar berriko teknikari naizenak proiektuan lanean hasi aurretik ez nuela Zahar-Berriren berririk; ez zer zen, ez zein helburu zitúen, ez nork antolatzen zuen.
Baina tira, nire alde aipa dezaket ez naizela arrasatearra eta nire herrian inoiz ez dela egon honelako proiekturik, ez antzekorik ere. Zorionez 2006 urterako badago Bergaran zerbait egiteko asmoa, bejon degigula!

Pasa den urteko irailean hasi nintzen Zahar-Berriko teknikari moduan, beste bergarar bat ordezkatzen, eta hilabete hauetan proiektuaren nondik norako guztietaz jabetzen saiatu naiz, eta ezin uka harritu ere egin naizela, bederatzi urteko ibilbidean teknikari ugari, parte hartzaile mordo bat, ekintza, berba lagun, berba talde ezberdin asko… baina tamalez esan dezaken gaur egunean herrian egonkortu gabeko proiektua dela.

Bestalde garbi dago beharrezkoa dugula honelako proiektuak bultzatzea, beharrezko dela euskara ikasten dutenei euskaraz hitz egiteko urratsa ematen laguntzea.. Tamalez gizarteak era natural batean eskaintzen ez dizkien guneak honelako proiektuen bitartez eskaintzea; Beldur, lotsa gabe euskaraz hitz egiteko gune irekiak eskaintzea.

Zahar-Berri eta tankerako proiektuak partxeak dira, normalizatu gabeko hizkuntz beharrezko duen partxea, jakin bai baina erabili gutxi egiten duen herriak behar duen partxea. Izan gaitezen errealista, jakitetik erabiltzera dagoen amildegia handia da egungo Arrasaten.

Zahar Berri buruzko edozein informazio nahi baduzu, hona hemen helbide bat;www.zaharberri.com, 2006 urtera begira sortu dugun web gunea, proiekturen nondik norakoak ezagutarazteko.

Gainera zure iritzia plazaratzeko blog hau ere sortu dugu, Arrasaten euskararen egoeraz, euskara ikasten dabiltzanen egoeraz, eta nahi duzuen guztiaz iritzi emateko

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

Erantzun bat Zaharberri aurkezpena bidalketan

  1. egilea: egizu

    Aupa Arrasateko lagunok!
    Getxotik ZORIONAK blog berria eta egiten duzuen lanagatik. Asko dugu oraindik egin barik gure herrietan euskararen erabilera indartzeko.
    Blogak izan daitezke bideak elkar ezgutzeko, herri ezberdinetan egiten dugunaren berri izateko, euskaraz egiteko.
    Ondo segi eta hurrengora arte!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude