2017/2018 mintzapraktikako izen emateak

Ohi bezala, Arrasaten, irailetik aurrera  mintzapraktikarako taldeak osatuko ditugu (15€). Hurrengo ikasturteko kanpainaren lelo berria ” mintzalaguna, hartu, eman, eragin” lelopean hasiko dugu. Gure lehentasuna berba-taldeak izango dira, eta hauen dimanika honako hau da:  berba taldeak astean behin ordu betez mintzapraktika egitea. Eta ekintza kulturak eta  abar eskaintzea. Izen emateko bi aukera dituzu: Bidelaria=euskara praktikatu nahi dut  Bidelaguna=euskara praktikatzen lagundu nahi dut.

Izen ematea:

https://labur.eus/Arrasate

Nahiz eta oporretara joan, udaran ere, jarri mingaina dantzan!https://labur.eus/Arrasate

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

2017ko Zahar-Berriko mintzapraktika ikasturteari agurra

 

 Mintzapraktikako topaketa honetara, guztira 14 lagun bildu ginen. Bi ordutan, ikasturtean zehar izandako esperientziak trukatu genituen. Eta denek, diotenez berba-taldera aisialdian ondo pasatzeko gune berri bat lortu dute. Eta bidelagun aktiboek diote, ikasturte hasieran baino euskara maila hobea daukatela. Eta gehienen  esanetan, mintzapraktika programarekin, hurrengo ikasturtean ere jarraitzeko asmoa badute. Hala,  asteroko mintzapraktikako ordubeteko hitzordua oso aberasgarri zaie, besteak beste, eguneroko kezkak ahaztu eta momentu atsegin bat pasatzeko.

Balorazioa egiteaz gain, egun hau, probestu genuen bi zozketa egiteko. Lehenengo saria, Tribial lehiaketako zozketakoa, Joxe Uribeetxebarriaren taldeko kideek irabazi zuten. Eta Bigarren saria berriz, Ahuzki otarrea, Anabel Nagerari tokatu zitzaion.  Denok oso kontent bukatu genuen eguna, mintzapraktika mordoa egin eta aspaldiko partez barre algarak botaz. Eskerrik asko etorri zineten guztioi eta baita beste guztioi ere! Mila esker baita, astero mintzapraktika lanetan boluntario ari zareten bidelagunoi. Zuon laguntza ezinbestekoa zaigu, ekimen hau aurrera ateratzeko!
Gora mintzalagunak! Gora Berbalagunak!

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

2017ko Mintza Eguna, Derion: zirrara hutsa!

Harremanak estutzeko hitzordua izatea nahi genuen. Mintzalagunen eguna, urtean zehar egiten duten lana eta etorriko diren lorpenak elkarrekin ospatzeko.  180 elkartu ziren bazkaltzeko; goizean eta bazkal ostean herriko lagun asko batu zitzaizkien Euskal Herriko hamaika txokotatik Deriora etorritakoei:  Iruñea, Elizondo, Bera, Doneztebe, Hondarribia, Donostia, Elgoibar, Gasteiz, Soraluze, Eibar, Getxo, Algorta, Zamudio, Leioa, Barakaldo, Bilbo eta Lezama, besteak beste. Eskerrik asko, horrelako egun ederra pasatzen laguntzeagatik!

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Bizkaiko kostara irteera paregabea

Maiatzaren 20an, Debagoieneko mintzapraktikako programatik, 57 lagunek, ikasturte amaierako egun pasa paregabea egin genuen. Goizean goiz, lehenik Bermeora abiatu ginen eta bertan itsasontzia hartu eta bertako bazterrak hobeki ezagutu genituen. Itsasontzian, Ogoñoko kobak, Izaro irlari buelta eman eta Elantxobera heldu ginen. Eta bidaian emozio ugari bizi izan genituen, itsasoa ez baitzegoen oso bare. Berriz, Bermeon Arrainaren eguna zenez, kostako gastronomiaz gozatzeko parada ere izan genuen. Ostean, Bizkaiko kostatik zehar, bazkaltzeko Lagara heldu ginen. Eta arratsaldean, Ea herria bisitatzera joan eta handik etxera itzuli ginen. Bukatzeko, ezin agurtuko gara, Arrasateko mintzapraktika egitasmoan irteera hauxe antolatzen ibili diren, Maribel eta Asuseri eskerrak eman gabe.

 

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Feminismoaren eta mugimendu feministaren oinarriak

Martxoaren 22an, Feminismoaren oinarriak aztertuko ditugu. Miren Aranguren izango dugu hizlari lanetan. Bera “Emagin” emakumeen  bilgune feministako kide da. Edurne Epelderekin elkarlanean, besteak beste, “Mugimendu feministaren historiaren buruzko bilduma” idatzi du.

Biharko tailerrean, feminismoa eta mugimendu feminista azken urteotan Euskal Herrian nola egituratu den azalduko digu. Hitzaldia, goizean, 10: 00etan, Loramendi aretoan izango da eta arratsaldean, 17:00etan, AEDko egoitzan. Interesgarri izango delakoan gaude.

 

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Debagoieneko mintza eguna, Atxorrotxen

Martxoaren 26an, domekan, Debagoieneko mintza mendi irteera izango dugu, adin guztietako lagunentzako pentsatua. Hala, Nafarroako Erreinuko gaztelua izen zen Atxorrotxeko Gune Argeologikoan egindako indusketen bisita gidatu interesgarria eskainiko zaizue. Gainera, bertaratutakoentzako luntxa egongo da eta, euria eginez gero, plazako kontzejupera jaitsiko gara. Irteera honetan parte hartu nahi baduzu, zure lagun edo senideekin etor zaitezke.

Egitaraua:

– 10:30 – Irteera- Euskaldun berria plazan                            

– 12:00 – Indusketen bisita gidatua

-13:00- otordua eta trikitilariak

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Iturrietako sagardotegira irteeran giro paregabean

Martxoaren 3an, urteroko sagardotegi irteera egin genuen Aramaioko Iturrieta sagardotegira. Bertara, berbalagunak, Aekko eta Udal Euskaltegiko ikasle eta irakasleak batera joan ginen. Urtetik urtera partaide gutxiago elkartzen gara baina honek ez gaitu larritzen. Beste behin, giro ederrean dastatu genituen aurtengo sagardo berria eta betiko okel-bakailaoak, trikiti eta txalaparta doinu gozoak lagun. Nola ez, euskara praktikatu eta harremanak estutzeko aukera aparta eskaini zigun urteroko zitak, eta ederki aprobetxatu genuen han bildu ginen guztiok. Txooooooooooootx!!!

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Urteroko Mintzasagardo eguna heldu da!

Goazen mintzatxot egitera, Iturrieta sagardotegira!

Martxoaren 3an, barikuan,  sagardotegira joan gara Arrasateko euskaltegi eta Zahar-Berriko mintz-taldeetako 50 lagun. Urte bezala, giroa epeltzeko han ibiliko gara kupelarik kupela sagardoa dastatzen eta sagardotegiko ohiko afari oparoa jaten. Beti bezala. Gainera puntuka 3 trikitilari ere gure artean izango ditugu, ikasleek kantu zaharrak abestuz. Ondo egin deigun!

 

 

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Otsaileko Tribialeko erantzunak

1- Zein da Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa elkartzen diren mendiaren izena?                               Besaide

2- Zer esan nahi du esaera zahar honek? “Egon hadi lo eta jango duk mehe”:                         Zerbait lortu nahi duenak, azkarra izan behar du.

3- Zein gerratan egin zen ezagun Santa Kruz apaiza?                                                          II. gerra karlista

4- Zein arrasatearrek irabazi zituen bi liga jarraian errealarekin eta zein urtetan?                      Inaxio Kortabarria, 1981 eta 1982an

5- Zein herri argentinarrekin dago anaituta Arrasate?                                                    Sunchales, Santa Fe probintzian.

Azken hau nahiko zaila eta ezezaguna da, baina tira, hile honetan erantzunak denok asmatu dituzu.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

2017ko Debagoieneko mintzataldeekin Aramaixora irteera

Goizeko 10:00etan abiatu da bisita gidatua udaletxeko arkupetik. Txango berezia izan da Debagoieneko hainbat herrietako 30 bat mintzalarik osatu baitute taldea. Ez da egiten duten lehenengo mintza-ekintza bateratua. Aurretik, Elorrioko nekropolia ezagutzen eta Bergarako Laboratorium museoa bisitatzen ere izan dira.

Amillaga elkarteko Libe Ramilak egin ditu gidari lanak. Hasteko eta behin herriaren antolaketa administratiboaren berri eman du, eta baita Aramaio osatzen duten auzoen berri ere. Baina euskal mitologia izan da txangoaren ardatz nagusia eta laster aipatu ditu zenbait etxeren atarietan ikusten diren eguzkiloreak, Aramaioko mugarrien kokapenaz dauden kontuak eta lamiekin zein sorginekin lotutako kondairak.

Udaletxetik Andra Mari ermitarainoko bidea egin du taldeak, eta hortik goiko errotako karobiraino iritsi dira. Erreka ondotik itzuli dira, gero, erdigunera. Bidean Ibabe baserriko alabaren kondaira entzun dute bisitariek baita karobiko iturrian desagertutako neskatilarena ere.

Mintzalagunak, izan euskaldun zaharrak zein berriak, gustura ibili dira euskal mitologiarekin lotutako kontuak entzuten. Mintza-ekintza interesgarria izan da gehienendako.

 

eskerrik asko!

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina