Gabon irakurle,
Oraingoan zinegotzi maskara jantzirik nator zugana. Barojak zioen aurpegia eta maskara bereizten ez zekienak ez zuela etorkizun handirik. Ez dakit zer duen geroak niretzat, baina maskara, badut ongi aukeratua espazio honetarako: Arrasateko hautetsiarena.
Oraindik gunea eraikitzen dago, nabari da, hezurdura besterik ez duzue bistan. Espero dut dena den interesgarri joko dituzuela nire burutazio eta hausnarrak, bizipenak, penak eta komeriak. Iruzkinak egin eta galderak luzatzeko lana hartuko bazenute zoriontsu nintzateke.
Ongi etorri, ondo esanak ondo hartu eta gaizki esanak barkatu.
Ia ba. Zain egongo gaittuk hire burutazinuek noz pantailaratu. Animo!