HISTORIA APUR BAT

 

TXORBELAzkenna

Lehen batzarra 2008-ko martxoaren 2-an egin zen, Karkabal Elkartean. Han diseinatu ziren otxotearen lehenengo asmo ta egutegiak.

Lehen entsaioa 2008-ko apirilaren 13-an izan zen Gabriel Mendizabal-en zuzendaritza pean, Monterrón Jauregian, Arrasate Musikal-en egoitzan. Azpian orduko irudia

LEHEN ENTSAIOA

2008ko uztailaren 5ean izan zen lehenengo entsaio-afaria. Honen argazkirin ez daukagu.

Ta beti igaro behar den bezela, lehenengo kaleratzearen ordua ere iritxi zen. 2008-ko uztailaren  19-an Arrasateko Udaletxean, Gaizka Aranegi ta Alaitz Gil-en ezkontzan abestu genuen. Zuzendaria, Gabriel Mendizabal. Azpiko irudia udaletxean abestu ta gero.

Lehen kaleratzea

Honen ostean lan da lan arituginen 2009 urterarte.

Errepertorioari hasiera eman ta pixka bat txukundu genuenean, lehenengo zuzendari gonbidatuarekin egin genuen entsaioa, Luis Ignacio Ruiz de Alegria (Jimi), 2009-ko maiatzaren hiruan. Nola larunbata zen, entsaio ostean Karkabal elkartean afaritxo batekin ospatu genuen. Azpian entsaioaren irudi bat.

jimirekin entsaioa 09-5-3

Maiatzaren 16an Ziorlako jaietan kalez kale abesten aritu ginen. Oso giro polita zegoen. Mikel Arregiren zuzendaritza izan genuen.

Honen ostean beste bost ekintza egin genituen eskontza, hileta ta beste ekintza sozialak zirela.

2009ko abenduaren 12an lehenengo kontzentrazioaegingenuen Arantzazun errepertorioko abestien lana sakontzeko.

 

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude