Txorbela Otxotea 2008-ko martxoaren bi-an sortu zen, lagun talde txiki batek edukitako “okurrentzia” baten ondorioz. Badakizute nola izaten diren gauza horiek: ¿zergatik ez gaituk batzen ta abestitxo batzuk entsaiatu? Ezetz…. baietz… ta begira orain.
Arrasatek beti danik izan du otxoteetarako afizioa, izan ere, azkeneko Euskal Herriko Otxoteen txapelketa ofiziala hemen izan zen 1970 urtean. Arrazkero ez da egon Arrasaten seriotazunez arlo hori landu duen talderik. Bestalde ,hemen beti egon izan dira disziplina hau jorratu izan duten abeslariak. Santa Agedako koroak, adibidez, otxoteen kantak abesten dituzte gehien ere.
Otxotea kamara talde bat besterik ez dugu. Denok dakigun bezela, kamara musika jorratzeak “belarri musikalaren” garapena du bere ondorio naguziena. Izan ere, kamara errepertorioak afinazioaren zentzumena garatzen du, beste ahotsarekin batera jokatzeko gaitasuna pizten du. Ta ahaztu gabe, garrantzi haundia duen gaia, autodiziplinaren garapenerako ikaragarri onuradunak diren ohiturak hartzera behartzen ditu abeslariak.
PARTAIDEAK
Lehenengotik pentzatu genuen hiru partaide soka bakoitzeko izango zela zenbaki onena, zeren edozein arazo eduki ezkero, beti izango zirela bi gutxienez. Geroztik momentu kritikoren bat izan dugu sokaren bat “bakarlari” bezela saiatu beharrekoak, baina hemen esaten dugun bezela “dabillenai pasatzen jakoz”.
Momentu honetan honek gara partaideak:
TENORE LEHENAK
Juan Bautista Agirre, Josetxo Urrutia ta Tomas Aspe. Ta sarritan Xabier Barriola ta Josean Vegaren ezin besteko laguntza izaten dugu.
TENORE BIGARRENAK
Jesus Mari Zabala, Xabier Zabaleta (Txantxi) ta Mikel Balantzategi.
BARITONOAK
Jose Julio Heriz, Xabier Olabarria ta orain etorri berria dugun Javier Retegi. Zuzendari lanak ez dituenean egiten, Mikel Arregi ere baritono artean kokatzen da.
BAXOAK
Inazio Olaizola, Angel Oruna ta Jose Luis Azkarate (Zelaitxo).
ZUZENDARI OFIZIALA
Mikel Arregi.
ZUZENDARI GONBIDATUA
Javier Alberdi.