{"id":29,"date":"2005-10-21T09:26:11","date_gmt":"2005-10-21T09:26:11","guid":{"rendered":"http:\/\/goiena.net\/blogak\/tuttifrutti\/5"},"modified":"2005-10-21T09:26:11","modified_gmt":"2005-10-21T09:26:11","slug":"gerriko-minez","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/tuttifrutti\/2005\/10\/21\/gerriko-minez\/","title":{"rendered":"Gerriko minez"},"content":{"rendered":"<p> Atzo gerriko minez jaiki nintzen, zuzen jarri ezinda. Ez dakit sekula izan duzue gerriko minik, esplikatuko dizuet nire kasua (orain ez dezala inork pentsa denak horrelakoak direnik): <\/p>\n<ul>\n<li>Batez ere gerriaren eskuma aldean dut mina. Ezkerrera okertuta nabil. 5 minutu ibiltzeko 10 behar ditut.<\/li>\n<li>Janzteko lehen 5 minutu behar banituen orain 15 edo 20. <\/li>\n<li>Ohean ezin posturaz aldatu. Aldatzen hasiz gero izarrak ikusten ditut.<\/li>\n<li>Denbora luzez eserita egon eta jaikitakoan pare bat minutu behar ditu gorputzak erreakzionatzeko. <\/li>\n<\/ul>\n<h3>Horrela pasa nuen atzo eguna eta gaur hobetoxeago nago, baina hala ere sintoma horiek guztiekin. <\/h3>\n<p> Atzo asko larritu nintzen, gerriak bere horretan edo okerrago jarraitzen zuela ikusita. Hala, larrialdietara joan nintzen aitarekin. <\/p>\n<p>Larrialdietan<\/p>\n<p>Aspaldian egon barik nengoen Debagoieneko Ospitaleko larrialdietan eta harrituta geratu nintzen. Zein azkar irten genuen! 18:45ak aldean iritsi ginen larrialdietara eta kanpoan ginen 19:20ean. <\/p>\n<p>Beste gauza batek ere harritu ninduen. Medikua euskalduna zen! Ez zirudien hark beti ezagutu dudan ospitalea: orduak pasa behar zain, erizain eta mediku desatseginak, guztia gaztelania hutsean&#8230;<br \/>\nLehenengo aldiz, bibrazio onekin irten nintzen ospitaletik. <\/p>\n<p>Medikuak ez zidan gauza handirik esan. Mina besterik ez zela eta ez larritzeko. Ibuprofeno pixka bat eman zidan eta lasai egoteko. Pentsatzen dut horrekin asko ez mugitzeko esan nahi zidala. <\/p>\n<p>Gure Yogako irakasleak esaten duen moduan, asteburuan relaksssssss&#8230; <\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Atzo gerriko minez jaiki nintzen, zuzen jarri ezinda. Ez dakit sekula izan duzue gerriko minik, esplikatuko dizuet nire kasua (orain ez dezala inork pentsa denak horrelakoak direnik): Batez ere gerriaren eskuma aldean dut mina. Ezkerrera okertuta nabil. 5 minutu ibiltzeko 10 behar ditut. Janzteko lehen 5 minutu behar banituen orain 15 edo 20. Ohean ezin [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":42,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"ngg_post_thumbnail":0,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[25],"class_list":["post-29","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sailkatugabeak","tag-osasuna"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/tuttifrutti\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/29","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/tuttifrutti\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/tuttifrutti\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/tuttifrutti\/wp-json\/wp\/v2\/users\/42"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/tuttifrutti\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=29"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/tuttifrutti\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/29\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/tuttifrutti\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=29"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/tuttifrutti\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=29"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.goiena.eus\/tuttifrutti\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=29"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}