Etiketaren artxiboa: umorea

Moshzilla Zarzuelan

Imagintzen dut, honez gero aspertuta egongo zaretela Zarzuelak ateratako argazki fotomontajeaz hitz egiten. Ondo da. Laburra izango naiz…

Gai honen gainean, denetako komentarioak entzun izan dira, baina, batzuk barre egin eta sorkuntza bultzatzeko ere erabili izan dute argazki lotsagarri hura.

Oso ideia polita izan zuten Milinkitos webgunean, bertan, jaso dute jendeak bidalitako bertsioak… bertsio batzuk, behintzat, nik ere bidali nien nirea baina, itxura baten, fuertetxo samar iruditu zitzaien….

Nik egindako proposamenean, hainbeste barre eragin didan Moshzilla da protagonista. Garbi utzi izan nahi du, neska gaizto honek, monarkiaz duen iritzia….

The English Cemetery-n , berriz, atera zen argazkia… ikusten den moduan, lagun honek ez du erreparo arrastorik ere izan montaje gillotinatzaile hau ateratzeko. Merezi zuen berak “esklusiba”, trebea da, benetan, Moshzilla eta estiloko bitxikeriak aurkitzen eta konpartitzen.

Inspirazio bila joan eta inkesta bat aurkitu

Goienkaria birdiseinatzen ari garela-eta inspirazio bila ibili naiz egunkari eta aldizkari zaharren artean…

Esku artean, 2002ko abuztuko El Mundo-ko Magazine aldizkari bat hartu nuen elkarrizketak nola planteatzen zuten begiratzeko asmoarekin, eta diseinuarekin inongo zerikusirik ez duen hurrengo harribitxia aurkitu nuen, izenburua: “Encuesta. Los más odiados”. Espainian (non bestela?) egindako orri mordoko inkesta luze-luze bat zen…

Aurreko sudokua intelektualegia iruditu bazaizun, akaso, hurrengo hau errezago asmatuko duzu…

Jo 2002ko urtera eta ea asmatzen duzun zein falta den “Gorrotatuenak” zerrenda honetako laugarren postuan:

  1. Carmina Ordóñez (RIP)
  2. Rocío Carrasco
  3. Alessandro Lequio
  4. ————-?
  5. Coto Matamoros
  6. Jesús Gil (RIP)
  7. Ana Obregón
  8. Belén Estéban
  9. Mar Flores
  10. Sara Montiel
  11. Enrique Iglesias
  12. José Manuel Parada
  13. Isabel Presley
  14. Boris Izaguirre
  15. Pepe Navarro
  16. Cayetano Martínez De Irujo
  17. Carmen Martínez Bordiu
  18. Jesuín de Ubrique
  19. David Bustamente
  20. Penélope Cruz

Zein? Ba, ez.

Badakit zaila dela sinesten baina, zerrendan falta den laguna gure Xabier Arzalluz da!

Zer demontre egiten du Arzalluzek xelebre hoien artean?

Bigarren parte bat ere bazen: “Maitatuenak”! Baina, lasai, “Inkesta. Maitatuenak” hurrengo baterako utziko dugu.

PD. Inspirazio kontua. Egia esateko, ez nuen gauza handirik aurreratu. Oso gauza kuriosoa da Magazine aldizkariarena. Oso diseinu landua du, sekulako ekoizpena, argazkia onak, atal kurioso mordoa… baina, oso nahasia da. Sekulako nagia ematen du irakurtzen hasteak. Hainbeste marra, hainbeste zati desberdin… argibide liburua eskatzen duen diseinu horietakoa da, nekagarria.

Una cita (gay) en Obaba

Aurreko baten ere idatzi nuen azal on bat egiteko behar diren osagarriez… Gauza gutxi baina, kalitate handikoak behar zutela izan aipatzen nuen orduan… ba, beno, konturatu naiz, emaitzan, osagarri horien kalitatea besteko garrantzia dutela beraien erlazioetatik sortu daitezkeen ondorioak aurreikusteak… argazkian, horietako ondorio grazioso baten adibidea…

Obaba filma zela-eta, Atxaga eta Armendariz oso ondo konpondu zirela argi eta garbi utzi nahi izan zuten Zinemaldian egindako prentsaurrekoan baina, Zero erara egindako agerpen hau sorpresa galanta izan da.

Akaso, bateren batek, pentsatuko du ez dagoen tokian asmatzen ari naizela… ba, behin asmatzen hasiz gero, beste hau, gurean argitaratzeko, jatorragoa iruditzen zait…

Originala, Deia-rekin batera, igandetan, banatzen den Dominical astekarian kaleratu zen, eta Klik Bikoitza-k bidalitako oparia izan da.

Zakil design

Logo desegokien adibideak klasikoak bilakatu dira, honez gero, sarean.

Batera eta bestera, akaso, gehien zabaldu diren bi adibideak batere fidagarria ez den pediatrarena eta bete-betean ikerketetara dedikatzen den zentruarena izan daitezke (portzierto, bigarren horretan agertzen dena pagoda bat omen da!).

Aipatutako bi logo horiek Microsiervos.com blog ezagunean ikusi nituen aspalditxo. Bada, orain, blog berdinean, oso lotura interesgarria jarri dute zakil logo lehiaketa batera.

Benetan, harrigarria da logoa aukeratzerakoan enpresa eta erakundeen arduradun batzuk erakusten duten inozentzia… hori bai zakil festa!

Baina, ez dago hain urrun ere joan beharrik, geurean ere egon badaudelako zakil design-en euskal adibide itxurosoak. Logoa ez bada ere, begira kartelean erakusten den altzaldia…

Aldizkarien azalak egiteko osagai berria

Aldizkari batendako azal on bat egitea, bakailaoa pil-pilean egitea bezala da: osagai gutxi behar izaten da baina, kalitate handikoak.

Begira, zelako gauza gutxi behar den azala osatzeko:

  • Irudi on bat (edo batzuk, kasuaren arabera).
  • Tipografia egokia.
  • Izenburu aproposa.

Gero, bakailaoa egiterakoan bezala sukaldari-diseinugile bakoitzak bere ikututxoa emango dio, eta horrela, osagarri berdinak erabili arren, ez daude bi azal (edo bi bakailao) gustu berdinekoak… Jakina, hiru osagai hauetatik bateren batek kale egiten badu, hala nola, beste biekin bete behar izaten da utzitako hutsunea…

Baina, Deia egunkariko Tele gehigarriko azken aurreko azala ikusi eta gero, beste osagai bat gehitu beharko diogu aurreko zerrendari:

  • Umorea!

Hau da, azken aldian ikusi dudan izenbururik barregarri eta inuzenteena. Nori okurrituko ote zitzaion izenburu hori? Zeri begira egongo ote zen? Konturatuko ote zen, honez gero, egindakoarekin?

Oso ona. Eskerrik asko.

Ikur ez hain misteriotsuak

Beno, azkenean teoria ugari ikur misteriotsuaren gainean… Inoiz jakingo ote dugu egi osoa?

Ikur eta zirkulazio-seinalekin jarraituta, munduko bazter guztietatik jasotako zirkulazio-seinalez egindako argazki galeria dago www.swanksigns.org wegunean. Bertan jasotzen diren irudiak ez dakit “misteriotsuak” diren, baina barregarri eta graziosoak badira batzuk…

Webgune horretan ikus daitekeen zirkulazio-seinale batek eman zidan aurretik ere atentzioa.

Ez dut gogoratzen non ikusi nuen lehenengo aldiz zirkulazio-seinale hau, baina gustatu, eta huraxe hartuta elastiko batzuk egitea erabaki genuen orain urte batzuk dela. Hori bai, esanahia gurera ekarrita…

Oso aproposa uda parteko igandeetan casual janzteko.

Ikur misteriotsua

Badago Euskadiko Kutxa ren egoitza zentralaren inguruan, Arrasaten, zirkulazio-seinale misteriotsu bat…

Finantzetan maila altuenetan dabiltzanek bakarrik ulertzeko jarrita egongo ote da? Euren arteko hizkuntza sekretu baten froga ez da ba izango? Zer esan nahiko du?

Neure ondokoen artean ez dut aurkitu antzik emango dionik.

Behin baino gehiagotan entzun izan dira MCC bera ere sektaren bat ez ote den zioten komentarioak…

Irudia egokitu behar izaten denean

Badakit norengana jo nire enpresen berri emateko!

“Ahaztu. Mezulari-zerbitzua” okurrentziarekin ez dut zorterik izan, baina, “Min. Akupuntura eta Medikuntza Txinatarra” egitasmorako ezagutzen ditut interesatuta egon daitezkeen batzuk.

Ez naiz urrun joan behar izango proposamena egitera… Hori bai, malgutasuna erakutsi beharko dut enpresak izango duen itxurarekin…

Logotipoaren aukera berri bat egitea erabaki dut eurenarekin bat etor dadin.

Min-ek izango duen irudi berria ikusita, asmatuko zenuke zein erakunduri buruz ari naizen?

Teilatutik hasita, enpresak eraikitzen

Oso gauza arrunta da erabiltzea diseinua eduki hutsalak ezkutatzeko.

Zenbat bider gertatzen da saltzen den produktuak ez duela kaxak duen mailaren konparantzarik ere?

Bi enpresa berri asmatzeko ideia izan dut, eta, horrelakoetan sarritan egiten den legez, teilatutik hasi naiz eraikitzen, hau da, diseinutik.

Ez dauzkat langilerik, ez bazkide kapitalistarik ezta egoitzarik ere. Oraingoz, logoak bakarrik ditut