Bukatu berri dira Bartzelonan ÑH04 Espainiako eta Portugaleko prentsa-diseinuaren gaineko jardunaldiak.
Oso jardunaldi gomendagarriak izaten dira. Lehiaketako irabazleei sariak emateaz gain (Goienkaria-k sari ugari irabazi izan du lehiaketa horretan) hitzaldiak, aurkezpenak eta mahainguru interesgarriak egoten dira kongresu horretan.
Irakurri dudanagatik El País egunkariaren “birdiseinua” izan omen da gai aipagarrienetariko bat.
Argazki bitxi hau Maquetadores blogean sareratu dute. Bertan ikusten da nolakoa “izan behar zuen” El País-en diseinu berria, hau da, nolako zen Palmer&Watson diseinugile talde eskoziarrak egindako proposamen grafikoa. Antzik ere ez gerora egin behar izan zutenarekin!
Jardunaldietan esandakoaz edo El País aferean interesatuta zaudenok informazio mordoa duzue Cuatro tipos blogean.