Socialdemokraterna

Aurreko artikuluan aipatzen nuen ezkerreko alderdi batek berotasuna eta pasioa komunikatu beharko lukeela bere irudian. Aurkitu dut esandakoa ulertarazten lagunduko didan bi adibide, bata Euskal Herrian eta bestea urruti, Suedian: Socialdemokraterna. Horrekin hasiko naiz. Eztabaidagarria izan daiteke, hori bai, noraino den “ezkerrekoa” alderdi hau, baina “txikikeri” hori alde batera utzita, adibidea argigarria izan daitekeela uste dut.
Suediako alderdi sozialistan Socialdemokraterna 1993an bere marka berritu nahi zuten eta horretarako Bartzelonako Estudio Mariscal engana jo zuten.

Ez da Mariscalzale amorratua izan behar (ni neu ez naiz, behintzat) marka honek dituen alde onak ikusteko: nortasuna, hurbiltasuna, originaltasuna eta humanitatea komunikatzen du. Arrosa gorria barrezka dago eta tipografiak ez du betiko amaiera perfektua. Zoragarria!

Eztabaidagarria izan daiteke, zein punturaino Mariscal moduko izar baten estilo ezagunak eklipsa dezaken produktua bera, edo alderdi politiko batek honelako profesionalen beharrik duen ala ez (bankoak bai, itxuraz: Kutxa-Chillida, La Caixa-Miró…), edo Suedian hemen baino samurragoa ote den horrelako aukera egitea…

Identifikagarriegia da gure artean Mariscalen lana alderdi politiko baten ikur bihurtzeko? Ausartuko ote da, noizbait, PSOE horrelako zeozer egiten? Eta besteak?

4 iruzkin “Socialdemokraterna” bidalketan

  1. Goio Arana

    Aupa,

    Eskerrik asko zure animo mezuagatik.

    Ahaleginduko naiz niretako gustokoak diren gauzak beste batzukin/zuekin konpartitzen. Ea lortzen dudan…

    Erantzun
  2. Iban Arantzabal

    Diseinuaz eta alderdiez ari zarela… Atera berri dut Sustatun PPkoek nola ikusten gaituzten. Sustatun hau esaten da:

    Zer gertatzen da Madrilgo publizitate enpresa bati propaganda enkargatzean? Euskal hiztunok badakigu ongi, baina gauza barregarriak ere badaude. Begira bestela PPren webgunean azaltzen diren euskaldun txapeldun horiei, Vaya Semanitakoak baino barregarriagoak!

    Ikusi, ikusi irudia. Agertzen da webgune honetan ezkerreko irudi errotan.

    Erantzun
  3. Goio Telletxea

    Apa Goio, animo ekin diozun blogari lanari. Pozten nau euskaraz diseinuari buruz idaztera zoazela jakiteak.

    Ea nik bere unean edukitako baino ibilbide hobea duzun. Izan ere, urte betez egon nintzen euskaraz diseinu grafikoa eta webgunegintzari buruz posteatzen eta azkenaldian dudan denbora urria alde batetik, eta datubaseak arazoak ematen dizkidala bestetik, iada utzita dut blogintza. Ea urte horretan idatzitako berriak zintzilikatzeko gutxienez konpontzen dudan.

    Zorionak eta ekin idazteari. Gustora jarraituko dut bloga.

    Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude