Ezohiko irudia MUko ikasturtearen hasiera ekitaldian

Mondragon Unibertsitateak gaur eman dio 2009-10 ikasturteari hasiera
modu ofizialean. Eskoriatzako HUHEZI fakultatean egindako hasiera
ekitaldian hizlariak izan dira: Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako
lehendakaria, Isabel Celáa Hezkuntza sailburua, Javier Sotil MUko
lehendakaria, Josu Zabala MUKo errektorea, Aitor Zuberogoitia HUHEZIko
irakaslea eta Idoia Peñakoba, MUko idazkari nagusia.

Bilduma honetan ikus daiteke ekitaldian egindako argazki sorta, baina bitxiena parean tokatu zaidan une hau:


Argazkiak.org | Lopez, Pierrugues eta Lasagabaster © cc-by-sa: goioarana

Irudian, Patxi Lopez lehendakaria, Iñaki Pierrugues Eskoriatzako PSE-EEko zinegotzia eta Pedro Lasagabaster Eskoriatzako ANV-EAEko alkatea, elkarrizketan.

2 iruzkin “Ezohiko irudia MUko ikasturtearen hasiera ekitaldian” bidalketan

  1. ptx

    Nik dakidala, ezker abertzeleak ez du inoiz eragozpenik izan PSOErekin berba egiteko. Erreparo gehiago izan dute, izatekotan sozialistek.
    Ez da aspaldi, berba egitearren izan ziren epaituak Batasunako eta PSEko kideak. Berba egin eta argazki publikoak egiteagatik aulkian.
    Besterik da, estrategi politikoari men eginez, hau eta beste esatea batak bestearen gainean… baina berba egin?
    Arnaldo Otegik eta Jesus Egigurenek be, makina bat hamaiketako egin zituzten, gero elkarrizketa prozesu konplikatu batera bideratu zirenak.
    Izan bedi elkarrizketa batzen dituena, eta ez gartzela, heriotza, errepresioa edo bestelako zoritxarren bat.

    Erantzun
  2. Goio

    Arrazoi puntua duzu, Patxi. Elkarrizketak han hemenka egon seguru daudela, zailagoa izaten da, aldiz, elkarrizketa horien irudiak lortzea.

    Izenburua aldatu egin dut, “ezohiko elkarrizketa” barik, “ezohiko irudia” jarri dut. Egokiagoa da.

    Eskerrik asko.

    Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude