():-)‹

Zorionak eta eskerrak emateko moduko asmakizuna da emotikonoena.

Sinpleak eta eraginkorrak dira eta, neurrian erabiliz gero, oso esker onekoak. Makina bat mezu elektroniko salbatu dituzte edukiari ematen dieten erremate emozionalaz! Esaldi nahasi samar bat bota (edo gogorra edo ironikoa edo…) eta gero, azkenean, ttak, keinutxoa, eta kablearen beste aldean, irribarrea.

Hil honetan 25 urte beteko dituzte. Urte guzti hauetan bertsio manierista mordoa egin dizkiete baina, gehien-gehienak horterada hutsean geratu dira. Klasikoak, onenak.

Normalean, gutxi batzuk bakarrik erabiltzen dira –eskerrak, bestalde!!– baina, “hiztegi” osoa dago aukeran.

Urteurrena ospatzeko nire buruarena egin dut, hauxe:
():-)‹
ez zaizula gustatu?
():-(‹

Iruzkin bat “():-)‹” bidalketan

  1. Josu Jon

    Aupa Goio, oraindik ez zait ahaztu ikurrina berriz diseinatzeko egin zenuen ahalegina.

    Politika utzi dudanetik, denbora pilo dut Interneten saltseatzeko, eta hau aurkitu dut. Tipo hauek hainbat herrialdetako banderak eraldatu dituzte, bezeroaren nahiei hobeto egokitzeko.

    http://www.frederiksamuel.com/blog/images/myflags.swf

    Zer okurritzen zaik ikurrinarekin egiteko, espainiarrak limurtze aldera?

    Josu Jon

    Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude