Maketazio programen arteko borroka

Euskal Herriko hedabideetan maketazio lanetan gehien erabiltzen den programa zein den aztertzea eskatu didate HUHEZIko lagun batzuk.

Ezaguna da sekulako borroka dagoela QuarkXPress-en eta InDesign-en artean edizioa grafikoaren merkatua menderatzeko.

QuarkXPres-ek ditu bere alde aspalditik zabalduena, ezagunena eta erabiliena dela prentsa eta edizio munduan; kontra, bestalde, oso garestia dela eta produktu moduan isolatuta geratzeko arrisku bizian dagoela (beste programekin oso-oso ondo ezkondu arren ez du enpresa handi baten babesa).

InDesign berriagoa da baina, Adobe enpresa erraldoiena izanik, merkatuan sartzeko presio handia egiten ari da eta gainera, Creative Suit paketean eros daiteke (InDesign + Photoshop + Illustrator + Acrobat + …) prezio merkeago baten.

Programa biak dira onak. Gure artean, askogatik, konbinaketa hedatuena da QuarkXPress erabiltzea maketatzeko eta FreeHand-a, infografiak, logoak eta horrelakoak egiteko.

Ikusi dudanagatik, ez da apenas aldaketarik egon azken urteotan  baina, noiz arte jarraituko du horrela panorama?

Kontua da, 2005. urtean Adobe-k Macromedia enpresa erosi zuela (besteak beste, FreeHand ekoizten duen enpresa da Macromedia) eta horrela, marrazketa bektoriala egiteko bi produktu nagusien jabe (FreeHand eta Illustrator) bilakatu da.

Diseinatzaileen artean zabaldu da Adobe-ren asmoa FreeHand-a hiltzen uztea dela (hobekuntzarik ez aurkeztu…) eta horrela, Illustrator erabiltzera behartu. Hau dena, kontuan hartuta gainera, Adobe-ren Photoshop-ek (argazki-edizioa) duela, ia esklusiban, merkatua hartuta…

Jokaldia komertzial honen ondorioa: zenbat denbora iraungo dute Quark-eko erabiltzaileak Adobe-ren sarean jausi barik?  Dagoeneko Photoshop-en erabiltzaileak badira eta Illustrator zabaltzea lortzen badute, zergatik ez aldatu InDesign-era? Kontuan hartuta, gainera, merkeagoa dela?

Ematen duenez, publizitate agentziak ari dira Quark-etik InDesign-erako migrazioa egiten (hau ote da aldaketaren atea?), baina jakina, ez da berdina, batez ere, marrazketa programa erabiltzen duten teknofilo samar izaten diren talde txikietan programaren aldaketa planteatzea edo 25, 50, 100 edo 200 kazetari dituen (eta gainera, kasu askotan, erabiltzaile hain trebeak ez direnak) egunkari batean berdina eskatzea.

Ez dakit nolakoa izango den, epe laburrera,  prentsaren maketazio eta edizioen egoera Euskal Herrian baina, gaur egun, 2007ko martxoan, gure artean behintzat, ez du inork edizio programarik aldatu.

Egunkari handiek, bestalde, ez Quark eta ezta InDesign. Hauek edizio programa pertsonalizatuak erabiltzen dituzte. Oso edizio programa integralak eta fidagarriak izaten dira, gurean, zabalduena Milenium izeneko sistema da.

Inongo asmo zientifiko barik, egoeraren ikuspegi orokor bat ematen duen taula baten bildu ditut jasotako informazioa (hedabide ezagun batzuk eta publizitate agentzia eta inprenta gutxi-gutxi batzuk bildu ditut). Hemen deskargatu dezakezue, PDF dokumentuan, zein hedabidetan zein programa erabiltzen den jakiteko interesa baduzu.

5 iruzkin “Maketazio programen arteko borroka” bidalketan

  1. Gari

    … eta Scribus?

    Ez dut mundu hori asko ezagutzen, baina Scribus aukera librea da:

    • Bai software aldetik
    • Bai fitxategien formatu aldetik

    Ni gaur maketatzen hasiko banintz, nahiz eta gaia ez ezagutu, Scribus aukeratuko nuke. Baliteke gaur ez izatea soluzio onena, baina baditu zenbait abantaila:

    • Merkeena da
    • Hobetzeko aukera handiak ditu
    • Sortzen dituen fitxategiak ez daude enpresa baten kapritxoei lotuta.

    Orain erabiltzen hasten ez bazara ere, saiatu proiektua jarraitzen eta programa instalatzen.

    Bestalde, teorian behintzat, unibertsitate batean ez litzateke programa batekin ibiltzen irakatsi beharko, baizik eta oinarrizko lana (maketatzea) ongi egiten, ez? Ikasle batek gutxi gora behera edozein tresnarekin ibiltzen jakin beharko luke, eta ez gelditu lotuta Quark edo InDesign-era. Azken finean merkatua aldatu daiteke eta hemendik bost urtetara beste tresna bat izan daiteke nagusia, ez?

    Erantzun
  2. Goio A.

    Aupa, Imanol
    Ba, Diario de Navarran Quark erabiltzen zutela esan zidaten.

    Aupa, Gari
    Bai, garbi dago garrantzizkoena kontzeptuak eta ideiak ikastea dela biana, hori zer edo zeren gainean ikastea ere ondo dago.

    Berdin samar izan daiteke zein programa erabili ona den bitartean baina, ahaztu barik gero, lanean, zein programa erabiltzea tokatuko zaizun.

    Denborarekin aldatu egiten dela programa edo sistema? bada, berriarekin lan egiten ikasi eta listo! denok dakigu behin batekin ikasita beste programa batekin lan egiten ikastea askoz errezagoa dela.

    Scribus hori ez dut ezagutzen….

    Eskerrik asko bioi.

    Erantzun
  3. Eñaut

    Ez nuen Scribus-en berririk, eskerrik asko informazioagatik. Jada jeitsi dut, Mac OS X-erako bertsioan, eta frogatuko dut. Ez du itxura txarrik…

    Nik ere ulertzen dut Gariren ikuspuntua, baina ez nago guztiz ados bere artikuluan esaten diren gauza batzuekin: zein software erabiltzen den garrantzirik ez izatea ez da guztiz egia, hasberri batek beti izango bait du eskakizun bera lan-eskaintzetan: “Quark ezagutzea ezinbestekoa”. Agian ez da bidezkoa eskakizun hau, baina hori da errealitatea; diseinu edo maketazio enpresa batek beti bilatuko du programa “estandar” hauetan (Quark, Freehand, Photoshop, Dreamweaver…) aditua den jendea, eta ez dakit, honen kontra joatea oso zaila dela deritzot.

    (Hori bai: Quark eta InDesign-en arteko lehian, bigarrenak irabaztea
    espero dut. Izugarrizko aldea dago, Adoberen programak eskeintzen
    dituen aukerak izugarrizkoak dira -nahiz eta egia izan erabiltzaile askorentzat
    beharrezkoak  ez direla…).

    Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude