Aurreko baten, EP3 aldizkarian irakurri nuen sasoi baten hain modan egon ziren foto-collage-erretratuak orain, edozeinek egin dezakeela debalde.
Egia da, era horretako collageekin behin lehena ikusi eta gero, ondorengoak nahiko errepikakor eta kantsagarriak suertatzen direla baina, hala ere, froga egin dut.
Erraza izan da. Itxuraldatzea edo collage bihurtu nahi duzun argazkia apartatu, zenbat gelaxka-tarte nahi dituzun zehaztu eta atzealde moduan zein gai erabiliko den erabaki baino ez da egin behar.
MacOSaiX (2.0a7) doako programak, Flickr-etik, Google-tik edo norberen bildumatik hartzen ditu argazkiak eta berak egiten du lan guztia. Emaitzaren kalitatea gelaxka-tarte kopuruan dago, zenbat eta argazkitxo gehiago kalitate (eta itxaronaldi) handiagoa.
Nik, oinarri moduan nire aurpegiko argazki bat hartu dut, 20×20 gelaxka-tarte eta gai bezala, Flickr-en “Euskal Herria” etiketa aukeratu dut (deskuidatuz gero zure argazkiren bat egongo tartean!).
Argi dago, emaitza findu daitekeela, ezta? Hemen metamorfosiaren pausoak.
Oharra: lau gauza behar dira, Mac ordenadorea, banda zabala, pazientzia eta pazientzia gehiago. Artaziekin argazkiak banan-banan moztuta baino gehiago tardatzen du-eta!
umm, ideia interesgarria, pena mac ordenagailuentzat bakarrik egotea (momentuz). Baina era egokia da denbora galtzeko zerbait orijinala eginez, sareko beste hainbat gauza moduan.
Ze zatarra, Euskal Herria 🙁
Oso polita…bueno, argazkiak dira politak, zu ez…
Zelako bezero esijentiak zarien, halakorik!
🙂