Consumer

Harrigarri iruditzen zait Eroski-k argitaratzen duen Consumer aldizkariarena: doako argitalpena izanda segurutik, ordainpekokoak diren asko eta asko baino zatia interesgarriagoa da.

Oso beraiena den konparaketa estiloari jarraituta, aldizkari desberdinen prezioa eta kalitatea alderatuz gero sekulako nota aterako luke Consumer-ek, “Oso ongi” bat-edo.

Eta, “Oso ongi” ateratzetik “Bikain” izatera pasatzeko  badute hobetu beharreko, gutxienez, kontu bat: argazkiak.

Consumer eta argazkiak esaterakoan, derrigorrez errekurtso argazkien gaia aipatu behar da.

“Errekurtso argazkiak” edozein diseinatzailek (edo, beste barik, edozein eroslek) eskuragarri dituen argazkiak dira. Zentzuzko salneurri batean, edonork eros ditzaken argazkiak dira (ehunka webgune daude horretarako: hau edo hau edo beste hau…) eta multzoka, edozein gai aitzaki hartuta, (“Industria”, “Kirolak”, “Janaria”,…) CDetan edo banan-banan eros daitezke.

Edozein gaiekin lotutako argazkiak daude. Oso praktikoa da behar den gaiekin lotutako argazkiak eskuragarri, bat-batean eta erraz lortzearena baina, badituzte desabantaila ugari, adibidez:

  • Esklusibitate eza (esklusiboak direnak askoz garestiagoak dira). Edozeinek eros dezake edozer iragartzeko zuk erositako CD berdina. Gertatu izan da, adibidez, CD bateko pertsonai berak, hauteskunde garaian, bi alderdi desberdinentzat botoa eskatzea.
  • Oso estilo berdintsua izaten dute: gehienetan oso estetika amerikarra, politikoki zuzenegiak eta, sarritan, artifizial samarrak.
  • Zaharkituak geratzen dira berehala, joera estetikoei oso lotuta eginda egoten direlako.
  • Tokitasun falta. Oso gizarte antzekoa eta globalizatua islatzen dute.
  • Nortasuna guztiz kentzen diote argitalpenari eta estiloz, berdindu egiten dute munduko aldizkari guztiak (zer esanik ez  webguneak, zeren  Interneten, nonahi erabiltzen dira horrelako argazkiak).
  • Larregiko ukitu publizitarioa izaten dute gehienetan.
  • Askotan, ez dira batere sinesgarriak: jarrera edo irribarrea dela, erakusten den edertasunagatik, argiztapena artifizialagatik…

Ez dago esan beharrik, aurrekontua dagoela guzti honen atzetik. Aldizkari “onak” edo aurrekontu nahikoa dutenak, ez dute inoiz horrelako argazkirik erabiltzen eta beraiek kontratatutako argazkilarien lanak bakarrik argitaratzen dituzte, honek jakina, sinesgarritasuna, nortasuna eta kalitatea ematen dio medioari baina, ekoizpen-kostua ere handitzen du.

Ikus ditzagun, Consumer-eko azken zenbakian argitaratutako errekurtsoa argazki mordotik adibide batzuk:

 
Txokolatea

>> Norbaitek “sinesten” du argazki hau?



TaldeaSaltoka
>> Zein da errekurtso argazki honen gaia? “Kontsumitzaile babestuagoak” daudela? eta, nongo “kontsumitzaileak”?

 
Girien taldea

>> Identifikatuko ote da irakurlea albiste desberdinetan argitaratutako protagonista hauekin? Argazki naturalak direla uste duzue?

Oso ondo dago errekurtsoko argazkiak eskura izatea, batez ere, aurrekontua txikia denean eta gaia ilustratzeko zailtasunak daudenean. Kalitate aldetik denetik dago, badira argazki bilduma batzuk maila aparta dutenak, baina, dagoeneko, plaga bat da argazkilaritza mota hau eta ez badira neurrian erabiltzen, aldizkariak barik katalogoak ematen dute argitalpenek.

Esandakoak esanda gero, oso ondo Consumer!

3 iruzkin “Consumer” bidalketan

  1. Goio Telletxea

    Kaixo Goio!
    Artikulu ona. Erabat ados esandakoekin.

    Irudi globalizatuak

    • Identitate falta erakusten dute.
    • Ia edozer iragarri dezaketen argazkiak dira.
    • Aseptikoak dira, bezero beldurtien/zalantzez jositakoen gustokoak. Ez dute inolako keinu edo jarrera definitu batekin bat egiten. Honela, inori desatsegin ez suertatzea bilatzen dute. Errealitatean beraien produktu/zerbitzuak ni-fu ni-fa gisako irudi bat hartzen dute.
    • Ze arrazoi handia duzun Interneten horrenbeste zabalduta dauden irudi huei buruz. Honek homogeneizazio moduko bat sortzen du, bereizteko gaitasun urria erakutsiz. Adibidez, StockXchange-eko irudiekin berdina pasatzen da baina are eta azkarrago doako irudiez ari baikara. Irudi bat kalitate duin batekin atera bezain laister akabo!! Baina horretarako daude ordaindutako argazkiak. Esklusibitateak (royalties, rights managed) diru kostu bat du.

    Kudeatutako eskubideak dituzten argazkiak:
    Kalitate onekoak, garestiak, epe eta euskarri jakin batzuetan erabiltzeko mugak dituzte. Gainera, euskarri horietan ere zehaztu egin behar da eman beharreko erabilpena, nahiz eta gero agian kasu handiegirik ez egin. Orokorrean, zaila suertatzen da bezero bati hau eskaini ahal izatea.

    Royaltierik gabekoak:
    Hauek ondo egon ohi dira… Behin erosi eta betirako ditugulako. Niri pertsonalki GettyOne-tik hartzea gustatzen zait euskarri digitaletarako zeozer duina nahi dudanean. Bereizmen baxuenean (72ppp) 100€ ingurugatik atera ohi dira. Hori bai, Fotolia eta Dreamstime bezalakoetan merkeago hartu ahal dira… kredituz joan ohi dira orokorrean, kreditu bat=dolar bat inguru uste dut. Bereizmen baxuakoak kreditu bat bali ohi dute eta webguneen diseinuan erabiltzeko egokiak lirateke. Hori bai, kalitatea ere salneurrien pareko da gehienetan. Garrantzi handiegia ez duten irudientzat ondo egon litekze, baina azal batean erabiltzeko edo sail oso bati irudia emateko modukoak ez dira horren erraz topatzen.

    Offline/Online diseinuan argazkilaritzaren pisua:
    Offline-reako diseinatzen bagaude, kultura hedatuago dagoelako edo, bezeroek errazago onartzen dute argazkiengatik aurrekontu bat edukitzea, baina Online-rako ari bagara diseinatzen, zaila izaten da ordaintzeko kontu hori ulertaraztea zenbaiti. Azkenean horrelakoak zenbait aldiz entzun izan ditut…

    • “Ez al duzue ba Interneten argazki mordoa aurkitzeko aukera?” Bai, noski, eta beraien autoreei ezer aipatu gabe lapurtzen jaioak gara diseinatzaileak,… harrapazank!! 🙂
    • “Google Images-etik ezin duzu atera irudirik?” Eta eskubideak zer?
    • “Bah! Flick-en pilo bat daude eta” Aaaaiii…
    • “Zenbat esan duzu balio duela argazki horrek? 100€? Erotuta zaude!!” Joer, ba eskerrak kudeatu gabeko irudiak direla, 72ppp-ko erresoluzioan (eskeintzen dizuten baxuena) hartu ditugula eta merkeenetarikoak gainera… Merkeagoak ere badira, baina gero halakoak entzun behar “Zer argazki eskasak topatu dituzun joder!! Ezin al duzu besterik topatu”. Hay que joderse pa no caerse. Argazkilari batek kobratuko dizunaren aldeak merkeak dira ba… aiiii!!

    Sinesgarritasuna
    Aipatzen duzun bezala, sinesgarritasun falta (Credibility-a ere garrantzizkoa baita bizi garen garai hauetan) ere izugarri da argazki asko eta askotan. Argazki sesio batean daudenaren sentsazio erabatekoa, naturaltasun falta. Askotan baztertzen ditugu argazki hauek hau dela medio. Zenbat lelo aurpegi, zenbat tontakeri egiten hainbat eskenatan!! Jesus!!

    Halere, Consumer eta Idea Sana aldizkarien diseinua asko atsegin dut. Txukuna eta garbia da. Eta hori jadanik lorpen bat da. Eroskira joan ohi garenetan beti begiratu ohi dut ea zenbaki berriren bat badagoen. Txapo nere aldetik ere.

    Gai hauei buruz artikulu bat idatzi nuen gazteleraz: En busca de la foto ideal

    …eta nire lagun Karramarrok bi lotura eder eskaini zizkidan honen inguruan:

    Interesgarria artikulua Goio… zorionak!!, pozten naiz norbaitek beste norbaitek ere horren beratakoak diren gauza hauen inguruan idazteaz.
    Besarkada bat!

    Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude