Ibarretxeren irudi ona

Polemikatxoa sortu da Bartzelonako Lumagorri gay taldeak urteko jaia iragartzeko ateratako kartelarekin…. euskal-katalandarrak arazoak ekiditeko atzera egitea erabaki omen dute (aurreko estekako erantzunetan, azalpenak), baina, Interneten gauzak eternitaterako direnez –portzierto, betikotasun hori da Internetetik larregi gustatzen ez zaidan kontu bat–, han eta hemen geratu da irudia ikusgai.

Goizean goiz ikusi dut Sustatun kartela. Aztertzeko moduko konbinaketa ezin hobean agertu da gainera (mila esker pantailazoa egiten argi ibili den lagunari!). Batetik, EAJren publizitate arrosa (“egin behar dugu.com”!) zegoen eta, ondo-ondoan, Ibarretxe arrosagoa oraindik… Hemen, irudi zoragarria. Historiarako hau ere.

Irreberenteegia kartela? Babesleei (Bartzelonako Euskal Etxea) “larregi” irudituko ote zaien? Humore falta izugarria dagoela? Edo, beste barik, ezkutuko homofobia eta beldurra?

Ibarretxeren antzeko argazki trukatuen bila jo dut Google-ra… Hau bai dela arduratzeko moduko emaitza!

Ibarretxe

Eskerrak, Lumagorrikoei. Askogatik, positiboena eta ederrena, eurena!

Lehendakariaren irudia hobetzeagatik Jaurlaritzaren dirulaguntza merezi dute hauek!

3 iruzkin “Ibarretxeren irudi ona” bidalketan

  1. igotz

    Nahiz eta polemika gehiagotan sartu nahi ez dudan, egindako kartela nere webgunean jarri dut, nik egindako kartela izanik nahiz eta batzuek gustoko ez izan neretzat kartel jatorra da. Gainera kontutan hartu behar da, III.edizioa izanik, kartel honek badituela beste batzuk, ideia berdinarekin sortuak, pasadan ediziokoan Che Guevara erabili gendu. Denak nere blogean dauzkazue tamaina handian ikusi nahi badituzue. http://www.igotz.org . Ongi izan.

    Erantzun
  2. Imamon

    Aurreko kartelen diseinuak ikusita ezin dut ulertu zergatik nahastu dituen bazterrak aurkengo edizioko kartelak. Ibarretxe gay mugimenduarekin lotzen delako? Eta zer? Ernesto Che Guevararen irudia erabili zenean komunistak iraultza egin zuten? Ez dut uste. Eta Ameriketako indio baten irudia erabili zenean Ameriketako tribu guztiak sutan jarri ziren?

    Zorionak Igotz! Gustatu zait kartela.

    Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude