Hamaikak bat

Hain modan dagoenez zor historikoak kitatzearena, nik beste Arana´tar batek (Sabinok, hain zuzen) egindako akatsa zuzentzera nator.

Denok soberan jakingo duzue honezkero britainiarrek euskal jatorria dutela, ezta? Eta, honen ondorioz, ez garela, orain arte pentsatu izan dugun moduan, zazpiak bat. Gustukoa izan ala ez, hemendik aurrera, hamaika gara eta hamaikok bat eginda jo beharko dugu aurrera.

Sabino Arana, bisionario bat zela garbi dago, eta ikurrina asmatu zuenean teoria guzti honen gainean zer edo zer bazekiela argi geratu da.

Sabinok bere garaian bukatu barik utzi zuen lana, orain guri, errematatzea tokatzen zaigu… hau da, ikurrinaren diseinuaren jatorrizko ideia, muturrera eraman!
Emaitza aldetik ez da oso originala ikurrina berria baina, Bizkaiko itsasoaren beste aldean ahaztuta izan ditugun anai-arrebei sor diegun kontua da. Trukean, eta total anexionista jarriz gero, toki aldetik hain larri gabiltzan herri honetarako beste lau probintzia eskuratuko ditugu (bai, denok hainbeste miresten dugun Ipar-Irlanda era bai!).

Ikurrina berria

Oharra:  Lasai irakurle, hau ez da Aranatarrok, bakarrik, dugun pribilegio bat. Zuk ere —Arana abizenekoa ez izan arren— bidal dezakezu ikurrina berritzeko proposamenak.

6 iruzkin “Hamaikak bat” bidalketan

  1. Eli

    Ideia polita.

    Proposamen bat: Kentzen badiogu Union Jack horri San Jorgeren gurutzea (gorria), Eskoziako bandera geratuko zaigu.

    Beste ariketa bat proposatuko nuke: Aldatu ikurrinaren diseinua, Union Jackak dituen banda zuri horiek gehitzeko. Sabinok ez zuen detaile hori kopiatu. Nolakoa geratzen da?

    Kamisetak egiteko modukoa da? Never mind the bollocks?

    Jakin-mina besterik ez.

    SuperAgur

    Erantzun
  2. eli

    Uste dut dagoeneko plagiatu egin dizutela ikurriña-Union Jack diseinua. Hona aste honetan Bilboko Guggenheimen ireki duten Chacun à son gout (Bakoitzaren nahierara) erakusketaren irudi bat. Taldekako erakusketa da eta ez dakit zein artistaren lana den hau. Norbaitek al daki? Norbaitek al daki artistak ezagutzen ote zuen Goiren diseinua?

    ikurrinjack

    Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude